Lasterketan izena eman baduzu, baina azkenean ezingo duzu parte hartu, Behobia - San Sebastianek honako aukerak eskaintzen dizkizu:

Izen ematearen zenbatekoa itzultzea

Izena ematean ordaindutako zenbatekoa itzultzeko eska dezakezu edozein arrazoirengatik irailaren 20ra arte.

IKUSI INFORMAZIO GEHIAGO

Datorren urterako gordetzea

Zure izen ematea datorren urterako gordetzea eska dezakezu irailaren 20ra arte. Irailaren 20tik aurrera, gordetzea onartuko da soilik lesioa badago eta mediku egiaztagiria aurkezten bada, gehienez ere, urriaren 28ra arte.

IKUSI INFORMAZIO GEHIAGO

Izen emate aldaketa

Izen emate aldaketak dortsala beste pertsona bati pasatzeko aukera ematen du. Izena eman dutenek bakarrik egin dezaketena, horrela lasterketan parte hartu ezin badute dortsala beste norbaiti utzi ahal izateko aukera ematen zaio.

Izen-emate berean hainbat izen aldaketa detektatzen badira, edo izena emanda egonga beste kolore bateko dortsal bat lortzeko aldaketa egiten bada, izen-ematea ezeztatu egin daiteke.

Zergatik ez diot nire dortsala beste korrikalari bati eman behar izen aldaketa egin gabe?

OSO GARRANTZITSUA da dortsala korrika egingo duen pertsonaren izenean egotea:

  • Lasterketan artatua izan beharko balu aseguruak ez luke korrikalaria estaliko, dortsala bere izenean ez badago.
  • Bere izenean ez dagoen dortsal batekin korrika ari den partaideren bat atzemanez gero, automatikoki deskalifikatua izango da.

Nire Izen-emateak

Noiz egin dezaket izen emate aldaketa?

Izen ematea zeuk egin bazenuen, izen emate aldaketa “Zure izen emateak kudeatu” atalean egin dezakezu EROSLE gisa sartuta, hau da, izena ematerakoan erabili zenuen e-posta helbidea eta pasahitza sartuta “Eroslea bezala” atalean.

Izen ematea beste norbaitek egin bazuen, berari eskatu behar diozu izen ematea aldatzeko “Zure izen emateak kudeatu” atalaren bidez.

Izen-emate aldaketa egiteko pausoak:

  • Sartu "Nere izen-emateak kudeatu" atalean (erosle gisa).
  • Zoaz "Izen-emate aldaketa" aukerara eta sartu korrikalari berriaren helbide elektronikoa.
  • Sistemak e-mail bat bidaliko dio pertsona berriari, izen-emate aldaketa egiteko esteka batekin.
  • Pertsona berriak izen-emate prozesua osatuko du bere datuekin eta ordainketa gure webgunean egingo du.
  • Helbide elektroniko bat iritsiko zaizue, bai jatorrian inskribatutako pertsonari, bai berriari, izen-emate aldaketa berretsiz.

Berriak

Aldaketak eta berrikuntzak Behobia - San Sebastián 2026ko izen-emate prozesuan

Behobia - San Sebastián lasterketaren antolakuntzak izen-emate prozesu berri bat ezarriko du aurtengo ediziorako.

Irakurri gehiago

60ª Behobia-Donostia

Raúl Celada eta Katherine Tisamela izan dira 60. Behobia-Donostia Lasterketako Garaileak, Emakumezkoen Parte-Hartze Errekor Berria Ezarriz

Irakurri gehiago

Echemar, bazkide logistiko berria eta Behobia - San Sebastián lasterketaren babesle nagusia

Echemarrek parte-hartzaile gehien duen Euskadiko running proba babestuko du datozen 3 urteetan.

Irakurri gehiago