Lasterketaren aurretik, bitartean eta ondoren baliagarria izango duzun informazioa

Lasterketaren poltsaren jasotzeko lekua

Trenen eta kontsignaren Gida: zure izen abizenak sartuta, zauden tokitik irteerara joateko ordutegi hoberena gomendatuko dizu eta zein leku aukeratu zenuen konprobatu.

Dendan dortsala jasotzea

Dendetan jasotzea aukeratu zuten pertsonek, Urriaren 29tik Azaoraren 7ra jasotzeko aukera izango dute denden ordutegietan.

Poltsak, aukeratutako bilketa-puntuan mantenduko dira denbora guztian, EZ dira C.D. Fortuna K.E. jasotze puntura mugituko.

C.D. Fortuna K.E. jasotze puntuan - Kursaal Kongresu Jauregia

C.D. Fortuna K.E. jasotze puntuan jasotzea aukeratu zuten pertsonek ondorengo egunetan jasotzeko aukera izango dute:

  • Azaroak 6, ostirala, 12:00tatik 21:00tara
  • Azaroak 7, larunbata, 10:00etatik 20:00tara

Lasterketaren poltsaren jasotzea

Lasterketaren poltsa jasotzeko, ezinbestekoa izango da:

  • Dortsal zenbakia
  • Jasotzeko QR kodea
  • Izen-ematearen lokalizatzailea

Jasotzeko Qr kodea

Beste parte-hartzaile baten dortsala jasotzea badago, baina kasu horretan parte hartzaileari eskatzen zaion dokumetazioa aurkeztu beharko da.

IKUSI INFORMAZIO GEHIAGO LASTERKETAKO POLTSA JASOTZEARI BURUZ

Lasterketaren poltsa edo irteerako taldeetan aldaketak

Irailaren 20tik aurrera (izen-emateak ixten diren eguna) EZIN da KAMISETAREN TAILA, DORTSALAREN KOLOREA edo JASOTZE LEKUA aldatu.

Izen-ematearen titular aldaketa

Izen ematea izenez aldatzean dortsalaren titulartasuna beste pertsonari pasatzen diozu.

Webgunean izen-ematea egin zuen pertsonak egin behar du, berak bait ditu e-maila eta pasahitzak Nire Izen-emateak atalean sartuz.

Irailaren 1etik aurrera egin ahal izango da azaroaren 5era arte.

Lasterketaren poltsari dagokion datuak (kamiseta taila, jasotze lekua eta dortsal kolorea) aldatzeko epea irailaren 20ean bukatzen da.

Nire Izen-emateak

IKUSI IZEN-EMATEAREN TITULAR ALDAKETARIK BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO

Kontsigna

Motxila uztea

Parte-hartzaileek bere motxila itxita (gehienez 5Kg) eta dortsalean datorren itsasgarriarekin hurrengo tokietan utzi ahal izango dute:

  • Lasterketaren poltsaren jasotze puntua Kursaal Kongresu Jauregia:
    • Azaroak 6, ostirala, 12:00tatik 21:00tara
    • Azaroak 7, larunbata, 10:00etatik 20:00tara
  • Gipuzkoa Plaza: Azaroak 8, 7:30tatik aurrera
  • Irteera: Azaroak 8, 8:30etik 10:00tara. Geroago ez da bermatzen kontsigna-zerbitzurik. Zure dortsal zenbakiaren azken bi zenbakien arabera utzi beharko duzu motxila.

Motxila jasotzea

Motxilak, kasu guztietan Gipuzkoa Plazan (Helmugan) jasoko dira.

Motxila jasotzeko beharrezkoa da dortsala erakustea.

consigna

Irteerara nola iritsi

TRENEAN + AUTOBUSA: Renfe eta EuskoTren - Txartel berezia

Txartelak erosteko, erabili nahi duzun linearen eta geltokiaren berri eman nahi dizugu, bi tren-operadore desberdin baitaude, Euskotren eta Renfe, eta beraz bi txartel daude.

Tren geltokiak
trenaren geltokiak
Kontsultatu zein geltoki duzun gertuago, zein txartel erosi behar duzun jakiteko, Euskotrenekoa edo Renfekoa.
Trenen eta Kontsignaren Gida
Ordutegi
Zure izen-abizenak sartuta, irteerara joateko ordurik eta modurik onena emango dizu..
Txartelaren prezioa
Ticket 2€
TRENA + AUTOBUSA
Lasterkarientzako bakarrik balio duen txartela, lasterketa baino lehen irteerara iristeko

Euskotreneko FICOBAko geltokitik irteerara eramaten zaituen lanzadera autobus bat ateratzen da.

Renfeko Irungo geltokitik irteerara eramaten zaituen lanzadera autobus bat ateratzen da.

Autobus publikoak eta pribatuak

Irteera

19 irteera-talde daude, bakoitza bere irteera-ordutegiarekin.

Kontsultatu zure izen-ematea zure DORTSAL ZENBAKIA et KOLOREA jakiteko. Irteerako infografia kontsultatu dezakezu zure TALDEA eta IRTEERA ORDUA ezagutzeko.

IRTEERA INFORMAZIO GEHIAGO

Irteera taldeetan aldaketak

Irailaren 20tik aurrera (izen-ematea ixten dugun eguna) EZIN da aldaketarik egin IRTEERA TALDEETAN.

Posible da egokitutako taldearen ondoren atera.

Ibilbidea

  • 8 hornidura puntu daude.
  • Erretiratze puntuak:
    Edozein arrazoirengatik jarraitu ezin baduzu, ibilbidean dauden geldokietatik (Euskotren edo Renfe) mugitu ahal izango duzu (bolondresek eta osasun-langileek tren tiketak izango dituzte). Bestela, taxian Vallinaren edozein puntutik.
  • Nahitaezko erretiratzea:
    10. kilometroan, gehienez 1:15ean azken irteeratik. 15. Kilometroan 1:55ean. Beranduago iristen diren atletak erretiratu egin beharko dira, uko egin ezkero, entolakuntzak ez du inolako erantzunkizunik izango.

IBILBIDEA INFORMAZIO GEHIAGO

Helmuga

Domina grabatzeko zerbitzua

Zerbitzu honek, dominan zure izena eta denbora grabatzeko aukera ematen dizu.

Helmugara iristean eta domina jaso ondoren, helmuga-gunean adierazitako grabazio-puntura joan beharko zara.

Grabatze-puntuan 2 ilara egongo dira:

  • Grabaziorako ilara.
  • Zerbitzua egun berean 15€-ren truke kontratatzeko ilara; ordainketa txartelarekin bakarrik egin ahal izango da.

Dutxak

Lasterketa ondoren, nahiz eta mugatuak izan, dutxak daude. Honako hauek dira:

Helmuga informazio gehiago

Berriak

Prentsaurreko Teknikoa 2026

Gaur goizean, azaroak 3, 61. Behobia – San Sebastián (B/SS) lasterketaren prentsaurreko teknikoa egin dugu Pío Baroja Udal Kiroldegian.

Irakurri gehiago

61. Behobia - San Sebastián lasterketaren dominaren aurkezpena Kontxako erlojutan

Fortuna Kirol Klubaren (Behobia - San Sebastián lasterketaren antolatzailea) eta Gipuzkoako Turismo Departamentuaren arteko lankidetza, kirolari, parekotasunari eta tokiko nortasunari balioa emateko.

Irakurri gehiago

Joma eta Behobia - San Sebastián lasterketak 61. Edizioko kamiseta ofiziala ezagutzera eman dute

Jomak eta Behobia - San Sebastian lasterketak, aurtengo kamiseta ofiziala kaleratu dute, abangoardiako teknologiaz hornitua, proba arrakastaz osatzeko.

Irakurri gehiago