Izen emateak

Egutegia atalean ikus dezakezu patinatzaileen izen emate epea, ohikoak izan edo ez.

Informazio garrantzitsua

  • Irteera ordua: 9:35
  • Lasterketan parte hartzeko maila egiaztatzea
    Behobia - San Sebastián oinezko lasterketa bat da (oinezko korrilakarientzat), eta patinetatzaileei parte hartzeko aukera eman zaie, baldintza batekin: proba ixten duten erratz-patinatzaileen atzetik ez da PATINATZAILERIK egon behar. Horretarako lasterketa amaitzeko gutxieneko abiada 15 km/o da.
  • Egiaztatzeko balio duten probak
    Profil antzekoa duten lasterketak, nazioarteko ekitaldi handiak, gogorragoak diren lasterketak... Ez dute balio: Hiri paseoak, proba lauak edo laburragoak. Kontuan izan ohiturarik gabeko pertsonentzat profil zaileko lasterketa dela eta arriskutsua izan daitekeela.
  • Akreditaziorik ez badut, ezin al dut parte hartu?
    Lasterketaren profila kontuan hartuta, parte hartzeko beharrezkoa da horrelako aldapa zorrotzak taldean eta adierazitako denboran igotzeko eta jaisteko gai zarela erakustea.
  • Erretiratzeko betebeharra eta igarotze denborak
    Adierazitako kilometro puntuetatik beranduago igarotzen den pertsona orok nahitaez utzi beharko du lasterketa. Hori ez egiteak hurrengo urteetarako deskalifikatzea eta zigorra dakar. Erratz lanetan lasterketa ixten duten patinatzaileek harrapatzen bazaituzte, nahitaez erretiratzeko unea izango da. Helmugatik gertu utziko zaituzten taxi-erratz zerbitzu batetik, Euskotrenen edo Renferen geltoki batetik gertu abixatuko zaituzte.
Irteera 9:35
Km. 5 9:55
Km. 10 10:15
Km. 15 10:35
Km. 20 (Helmuga) 10:55

Hemen ikus ditzakezu lasterketako erretiratze-puntuak. Ez dago erratz-autorik.

Nola iritsi irteerara

Webguneko Irteera atalean kontsulta dezakezu irteerara nola iritsi.

Erratz lanetan ibiltzen diren patinatzaileak irteera ofiziala baino 3 minutu beranduago ateratzen dira. Ezin da hauen atzetik atera. Iritsi zaitez denborarekin irteerara, kontutan izan milaka pertsona daudela bertan.

Lasterketako poltsa jasotzea

Izen ematean aukera dezakezu lasterketako poltsa non jaso nahi duzun.

Ibilbidea

Webguneko Ibilbidea atalean ikus dezakezu ibilbide, anoa puntu, erretiro puntu, profil eta abarri buruzko informazioa.

Kontsigna
Kontsigna
Patinatzaileek kontsigna zerbitzu propioa dute, gainerakotik bereizia (beranduago iristen dira helmugara). Urtero bezala, Seicar-ek zuen eskura jarriko du furgoneta bat. ADI! Furgonetak Donostiarantz irten behar du 9:15ean.

Edozein zalantza baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan gure helbide elektronikoaren bidez: info@behobia-sansebastian.com.

Berriak

Aldaketak eta berrikuntzak Behobia - San Sebastián 2026ko izen-emate prozesuan

Behobia - San Sebastián lasterketaren antolakuntzak izen-emate prozesu berri bat ezarriko du aurtengo ediziorako.

Irakurri gehiago

60ª Behobia-Donostia

Raúl Celada eta Katherine Tisamela izan dira 60. Behobia-Donostia Lasterketako Garaileak, Emakumezkoen Parte-Hartze Errekor Berria Ezarriz

Irakurri gehiago

Echemar, bazkide logistiko berria eta Behobia - San Sebastián lasterketaren babesle nagusia

Echemarrek parte-hartzaile gehien duen Euskadiko running proba babestuko du datozen 3 urteetan.

Irakurri gehiago