Nola ikusi dezaket nire izen ematea?

Zure izen ematea “Zure izen ematea kudeatu” atalean kontsulta dezakezu:

  • Izen ematea zuk zeuk egin bazenuen “EROSLE” gisa sar zaitezke izen ematea egiterakoan jarritako e-posta helbidea eta pasahitza erabilita.
  • Izen ematea ez bazenuen zeuk egin “KORRIKALARI” gisa sartu beharko duzu, horretarako izena, abizena eta jaiotze data sartu beharko dituzu. Modu honetan, izen ematea kontsulta dezakezu, baina ezingo duzu aldaketarik egin.

Nola ordain dezaket ordaintzeke dudan izen ematea?

  • Izen emate bat ordaintzeke badaukazu, “Zure izen ematea kudeatu” atalean sartu EROSLE gisa, izen ematea egiterakoan jarri zenuen e-posta helbidea eta pasahitza erabilita.
    Ordainketa aktibatuta badago “ORDAINDU” botoia izango duzu. Oraindik ez bada agertu itxaron ordu batzuk eta saiatu berriro. Eskuz aktibatzen dugu eta denbora tarte bat behar dugu.
  • Izen ematea beste pertsona batek egin badizu, bera sartu beharko da “Zure izen ematea kudeatu” atalera ordainketa egiteko.

Nire Izen-emateak

Nire izen emateko datuak alda ditzaket?

Izen ematea zuk zeuk egin bazenuen aldaketak egin ditzakezu “Zure izen ematea kudeatu” atalean “EROSLE” gisa sartuz, eta izen ematea egiterakoan jarritako e-posta helbide eta pasahitzarekin sartuz.

Izen ematea zuk ez bazenuen egin bi aukera dituzu:

  • Zure izen ematea kudeatu” atalean “KORRIKALARIA” gisa sartuz, zure datuak eta zure izen-ematearen lokalizatzailea adieraziz.
  • Izen ematea egin zizun pertsonari aldaketa egiteko eskatu.

Alda ditzakezu:

  • Datu pertsonalak
  • Larrialdi kasurako kontaktu datuak
  • Kamiseta taila (irailaren 20ra arte bakarrik)
  • Lasterketaren poltsa jasotzeko lekua (irailaren 20ra arte bakarrik)

Berriak

60. Behobia-San Sebastián lasterketaren dominaren aurkezpena Miramar Jauregian

Fortuna Kirol Klubaren (Behobia-San Sebastián lasterketaren antolatzailea) eta Gipuzkoako Turismo Departamentuaren arteko lankidetza, kirolari, parekotasunari eta tokiko nortasunari balioa emateko.

Irakurri gehiago

Joma eta Behobia - San Sebastián lasterketak 60. Edizioko kamiseta ofiziala ezagutzera eman dute

Jomak eta Behobia - San Sebastián lasterketak, aurtengo kamiseta ofiziala kaleratu dute “50/50 Egin dezagun posible”, elopean, abangoardiako teknologiaz hornitua proba arrakastatsua osatzeko.

Irakurri gehiago

Joma, Behobia - San Sebastián lasterketaren babesle ofiziala: lasterketarako arropa tekniko onenarekin jantzi zaitez

Behobia - San Sebastián 2025 lasterketa kale kantoiaren bueltan dago, eta Jomak, lasterketaren babesle ofizial bezala, lasterketa enblematiko honetako kilometro bakoitza running ekipamendu onenarekin goza dezazun nahi du.

Irakurri gehiago