B/SS BioINN ekimen berria ezagutzera emateko, C.D. Fortuna K.E. eta Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutuaren arteko lankidetzaren emaitza den ekimen berria. Ekimen honen helburua lasterketan zehar errendimenduan eragina duten eta korrikalarien osasunean eragina izan dezaketen ezaugarri eta/edo baldintzak aztertzea da.

Lankidetza honen abiapuntu gisa, TAUPADEKINN ikerketa jarri dugu abian Behobia - Donostia (B/SS) 2024 lasterketaren edizio honetan, eta parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Logo BioGipuzkoa

TAUPADEKINN

Zer da TAUPADEKINN?

Alde batetik, lasterketan zehar muga anaerobikotik gorako bihotz-maiztasunean igarotako denbora, eta, beste aldetik, osasun-arreta beharko duten gertaeren arteko erlazioa aztertuko duen behaketa-ikerketa da.

Zertarako balio du?

Muga anaerobikoen eta osasun-arreta behar duten gertaeren arteko erlazioa ikertzeko aukera emango du, bai eta ibilbideko puntu kritikoak zein erlazionatutako beste faktore batzuk identifikatzeko ere.

Nork bultzatzen du TAUPADEKINN?

Azterlana C.D. Fortuna K.E.k eta Biogipuzkoa Osasun Ikerketako Institutuak koordinatzen dugu.

Noiz egingo da?

Aurtengo B/SS 2024 edizioan zehar.

Nork har dezake parte?

Bi sarbide irizpide hauek betetzen dituzten pertsonak:

  • B/SSan korrikalari moduan izena emanda egotea.
  • Gailu adimendua izatea (erlojua, pultsometroa) lasterketan zehar bihotz-maiztasuna monitorizatu ahal izateko.

Zertan datza TAUPADEKINN ikerketan parte hartzeak?

Parte hartzeko, zure baimena eta konpromisoa behar dira:

  • Lasterketaren aurreko eta osteko galdetegiak erantzuteko.
  • Esfortzu-probaren emaitzak bidaltzeko, halakorik izanez gero.
  • B/SSan zure erlojuak/gailuak erregistratutako datuak bidaltzeko (berdin dio etxe komertzialak).

Nola hartu dezaket parte?

Behobia - San Sebastian lasterketaren aurtengo edizioko korrikalaria zarenez, azterlanaren informazioa jasotzen duen mezu elektroniko bat jasoko duzu, eta, bertatik, galdera-sorta txiki bat betez, azterlanean parte hartzea onartu ahal izango duzu.

2024ko azaroaren 30a izango da parte-hartzaileek lasterketari buruzko datuak bidaltzeko duten azken eguna. Behin data hori igarota, ikerketako datuak jasotzeko fasea itxiko da, eta analisi estatistikoa egingo dugu. Aurrerago, azterlanean parte hartu duten pertsonekin harremanetan jarriko gara, eta norberaren datuekin pertsonalizatutako txosten labur bat bidaliko diegu.

Zer lortuko dut trukean?

B/SS hobetzeko, osasuna sustatzeko eta prebenitzeko eta kirol-jarduera sustatzeko ikerketa-proiektu batean lagundu izanaren satisfazioa. Gainera, zure datuekin pertsonalizatutako txosten labur bat jasoko duzu.

 

Berriak

60ª Behobia-Donostia

Raúl Celada eta Katherine Tisamela izan dira 60. Behobia-Donostia Lasterketako Garaileak, Emakumezkoen Parte-Hartze Errekor Berria Ezarriz

Irakurri gehiago

Echemar, bazkide logistiko berria eta Behobia - San Sebastián lasterketaren babesle nagusia

Echemarrek parte-hartzaile gehien duen Euskadiko running proba babestuko du datozen 3 urteetan.

Irakurri gehiago

Prentsaurreko Teknikoa 2025

Gaur goizean, azaroak 4, 60. Behobia – San Sebastián (B/SS) lasterketaren prentsaurreko teknikoa egin dugu Pío Baroja Udal Kiroldegian.

Irakurri gehiago