Behobia - San Sebastián lasterketa bat baino gehiago da. Behobia - San Sebastián batez ere sentimendu bat da. 100 urtetik gora zu bezalako milaka lasterkariren ilusio, sentsazio eta esfortzuek sortutako sentimendua eta, beste gutxik bezala, kirola ulertzen, gozatzen eta maitatzen duen herri baten harrerak eta jarrerak sortutako sentimendua.

Lasterkariak helmugara iristen Zurriola pasealekutik
Lasterkariak helmugara iristen Zurriola pasealekutik

Ziurrenik Behobian beste lasterketa batzutan ezagutu gabeko emozioak bizi ahal izango dituzu. Goizean, mugarantz, korrikalariz gainezka dauden trenetik hasi, eta Donostiako Boulevardera, irudikatzen zaila den ikusleen bi hormen artean helmugaratzean bizi ahal izango dituzu.

Atzean geratuko dira Behobiako, irungo auzo txiki eta berezi honetan bizitako irteera estu eta mugikorra, beroketako minutu luze eta animotsuak, gauzak erraztu dizuten zerbitzuekin, gurpildun aulkien irteera hunkigarria, jendez gainezka dauden Irungo kaleak, Tour-eko piriniotako etapa dirudien Gaintxurizketako igoera.

BSS 50. edizioan, 2014an, lasterketak bere hasieran izan zuen ibilbidea berreskuratu du, N-1 errepidean zehar, segurtasuna eta zerbitzuak hobetzeko asmoz, eta aldaketa horrek izandako emaitza eta harrera onak jarraipena emango dio. Errenteria eta Antxo erditik igarotzeak are eta bereziagoa egin du lasterketa, hemendik aurrera animo oihuak eta txaloak etengabeak izango baitira; zirrara berezia sentituko duzu Mirakruz Gaina pasatzean eta Gros auzorantz jaisten zoazela Zurriola pasealekura heldu eta helmugaratzean; ahaztu ezin izango duzun helmuga zirraragarri eta ikusgarria Gipuzkoako hiriburuko erdi erdian.

Hasierak
1919-1926

Lasterketa ederra izan zen, milaka arimek gozatu ahal izan zuten kirol ekitaldi aipagarria."

Horrela badirudi ere, aurreko esaldia ez dagokio 2007ko Behobia - San Sebastián-en kronikari. Goiko esaldia "El Pueblo Vasco" egunkari independenteak lehenengo Behobia - San Sebastián lasterketari buruz argitaratutako kronikaren zati bat baizik ez da. 1919ko Martxoaren 30ean ospatu zen eta Juan Mugerza korrikalari elgoibartar ospetsuak irabazi zuen, 1h 17m 50s denbora eginez beste hogei bat korrikalari ausarten aurretik iritsiz Donostiara.

"El Pueblo Vasco" egunkariko kronika hartan antolakuntzari buruzko datu xelebreak irakur daitezke:

Loinaz, kronometratzaile eta epailearekin batera, Olasagasti eta Ambilleren autoan... Gipuzkoako Atletismo Federazioko delegatua, Gabriel Maria Laffitte jaun txit gorena, Asuero eta Uzkanga medikuekin, azken honen autoan."

Honela jarraitzen du kronikak:

Andres Peña bankugizon ospetsuak bost dolarretako urrezko txanpona emango du bere Ategorrietako (Mirakruz Gaina jeisten) "Toki Alaia" etxetik lehenen pasatzen den korrikalariari... oso antolakuntza ona, hala ere ikusleei buruzko kexak daude ez zutelako asko lagundu."

Lasterkariak probaren irteeran
Lasterkariak probaren irteeran

Lehen edizio honen arrakastaren ondoren lasterketaren beste zazpi edizio jokatu ziren jarraian. 1920ko lasterketa Real Sociedadek utzitako Atotxako foot-ball zelaian bukatu zen.

Irteera unea Behobian 2ko hamarkadan
Irteera unea Behobian 2ko hamarkadan

Henri Dalière frantsesak pasa zuen Gaintxurizketa lehenengo 27min 55sg denboran, Mugerza hamabi segundotara zuelarik; ibilbidea nekatu gabe egin zuen gorputzak eskatzen zion arnasketari metodoari lotua. Askori neke itxura eman zion..."

Hirugarren urtean helmuga Atotxan egon zen ere. Eta Dalière frantsesak irabazi zuen berriz ere baina ezin izan zuen aurreko urtean ezarritako errekorra gainditu.

Laugarren B/SS eguraldi zoragarriarekin ospatu zen eta honela Raffles-ek "El Pueblo Vasco"-ko kronikan aipatzen zuen bezala "autoak, motoak, zikloak eta bestelako gurpildun tramankuluez osatutako "suiveurs"-en karabana bitxia osatu zen".

Bosgarren edizioan, 1923an, bigarren urtez jarraian gailentzen da Serafín Ulecia, Dalièreren errekorretik bi segundotara geldituz bakarrik. Edizio honetan mugaz bestaldeko sei lasterkarik parte hartu zuten, hiru Biarritz Olimpique elkartekoak eta beste hiru Aviron Bayonnais-ekoak.

1924 irteera lekua aldatzen da 20 kilometroak Gran Kursaal kasinoaren parean bete daitezen. Juan Manuel Azpiroz, Añorga K.E.ko Aiarrak irabazten du erraztasunez. Kronikak azaltzen du jendetza izan zela Irun, Errenteria, Pasaia eta helmugan.

1925eko egunkarietan VII. Behobia - San Sebastián buruzko antolakuntzari buruz irakur daiteke::

Aurten, Gipuzkoar egutegian izan diren proba urriek, oinezko lasterketaren inguruko afizioaren jaiste handia ekarri du."

Salbidegoitia bilbotarrak ez zuen areriorik izan. Fidel Acebal, Behobian askotan parte hartutakoak eta bigarren postu batzuk egindakoak, arazoak izan zituen oinetakoekin "zapatilak kendu behar izan zituen eta hala ere bigarren bukatu zuen."

Irungo-Atsegiña elkarteak, bere egoitzatik pasatzen zen lehenari saria -eskumuturreko erlojua- ematen zion. Zialzetak lortu zuen, baina esfortzuarekin hustuta, ezin izan zuen lasterketaren aurrealdean jarraitu. Berdina gertatzen zen aurreko urtetan saria lortzeko "erretzen" zirenekin. Hurrengo urtean Federazioak ibilbidean zehar saria bereziak eskaintzea debekatu zuen.

Lasterketaren lehen garai honetako azkena 1926ko martxoaren 28an ospatu zen. Zortzigarren edizioa zen, etaHelmugaratze estua Atotxa zaharrean antolatzaileek, lasterketa goratzeko asmoz, kanpoko korrikalariak ekarri zituzten. Eta hala, aurreko urteko garaile izan ziren bizkaitarrekin batera, Dionisio Carreras "mañikoa" ekarri zuten. Maratoiko figura handia, 1924ko Parisko Joko Olimpikoetan bederatzigarren izan zena. Helmuga berriz ere Atotxan izan zen. Urte hartako lasterketari buruz zera zioten egunkariek:

Jendeak osatutako hormen erditik Carreras, Campo, Salbidegoitia, Ruiz eta Zialzeta pasa ziren Irungo San Juan Plazatik 7min 38segundutan. Buenavistan Campo bilbotarrak aragoiarra harrapatzen du eta Mirakruz Gainetik 63min 19segundutan pasatzen da, Carreras sei segundo atzetik duelarik. Jendetza izugarria dago. Campo eta Carrerasen arteko borroka itzela da eta azkenik bigarrenak bere arerio gogorra gainditzea lortzen du eta indar betez heltzen da helmugara txalo zaparrada batean."

Garaipen harekin modu bikainean bukatzen da Behobiaren lehen garaia.

Helmugaratze estua Atotxa zaharrean
Helmugaratze estua Atotxa zaharrean

Bigarren garaia
Errelebokako lasterketa

1936ko martxoaren 29an Behobia - San Sebastián berpiztu egiten da beste modalitate batean: lau korrikalarik osatutako taldeetan, bakoitzak bost kilometro egin behar dituelarik.

Errelebokako lehen edizio hau Zarautzeko "Euzko-Gaztedi" taldeak irabazi zuen, Soraluze, Laurgain, Arritokieta eta Unzuetak osatua, eta ordubete 7 minutu eta 29 segundotan denbora egin zuten.

Zoritxarreko gerrate zibilak (1936-1939) lasterketaren jarraipena moztu zuen 1941eko apirilak 13 arte. Urte hartan Real Sociedad de Fútbol de San Sebastián taldeak irabazi zuen, Jose Beloki, Luis García, Miguel Sukunza eta Emilio Navarrok osatua, 1h 09'28'' denbora egin zuten.

Hurrengo urtean ere Real Sociedad-ek irabazten du apirilaren 5ean, denbora 1h 10m 07s.

1949 arte ez zen ospatu hamabigarren edizioa, errelebokako hirugarrena zena. Frantziatik datoz zenbait talde eta Club Athletique Municipal de Bordeaux taldeak irabazten du errekor berria ezarriz, 1h 05m 32s.

Etenaldi berri bat ematen da 1951eko maiatzaren 13 arte, Association Sportive Montferrandaise taldeak irabazten du, 1h 5'19'' denborarekin, Burdeoseko C.A.M. taldea eta Real Sociedad atzetik dituelarik.

1963 urterarte, Donostiako harresien botatzearen 150. urteurrenean, ez da Behobia - San Sebastián ospatzen. Lasterketa hartan C.A. Jaizkibel talde militarrak garaipen handia lortu eta errekorra ezarri zuen: 1h 01'26''.

Garai modernoa
Lasterketa herrikoia

1919ko martxoaren 30ean, Juan Mugerzak Behobia - San Sebastián garaipena lortu zuen, denborarekin proba hau Fortunak antolatutakoen artean garrantzitsuena izango zen eta distantzia honetako Europako garrantzitsuenetako.

Baina bada urte bat Fortuna K.E.-ren historia hurbila eta lasterketarena markatu duena, 1979. urtea izan zen. Urte hartan, Pancho Gómez, atleta beteranoa, bazkidea eta Fortunako zuzendaritzako kide ohiak, Remigio Telleríak gertutik lagunduta, memorian ia galdutako lasterketa bat berreskuratzea proposatzen dio Elkarteko Zuzendaritza berriari: Behobia - San Sebastián, aurreko 45 urtetan, 1919tik 1963ra, hamalau edizio bete zituelarik bakarrik.

1979ko lasterketak mila parte-hartzaile eskas izan zituen, baina momentu horretan arrakasta handi bezain ezustekoa izan zen. Lasterketak helmuga Igentea kalearen ondoan izan zuen, Boulevard-aren bukaeran Udaletxe atzean. Bertan ezarri zen oholtza xume bat sariak banatzeko. Epaileek lanak izan zituzten eskuz korrikalarien denbora guztiak hartu ahal izateko.

Urte gutxi batzuk beranduago, parte-hartzearen handitzea zela eta helmuga Boulevardera mugitu zen eta denbora guztiak eskuz hartu ahal izateko sistema berri bat asmatu behar izan zen. Hesien bitartez kale sistema bat ezarriz, kale hauen alde batean denborak hartzen ziren eta bukaeran dortsal zenbakiak. Dena, baita sailkapena ere, eskuz egiten zen, laurogeiko hamarkadaren erdialdera informatikaren garaiak iritsi arte. Urte hauetan, "Behobiako lehen erregea" Alfonso Alvarez Valera madrildarra izan zen nagusi, bost garaipen lortuz 1981 eta 1987 artean.

Urte gutxi beranduago iritsi ziren denon oroitzapenean dagoen Diego García azkoitiarra, 1992 eta 1994an garaile, eta bere lagun Alberto Juzdado madrildarraren garaia, azken hau Behobiako beste "erregea" bost garaipen lortu zituelarik 1995 eta 2004 artean. Berea da gainera probaren errekorra: 59 minutu eta 19 segundo, 1996an lortua. Urte hartan ere lortu zuen Rocio Riosek nesken denborarik onena: ordubete 8 minutu eta 54 segundo.

1995an Maria Luisa Irizar, lasterkari andoaindarraren parte-hartzea bikaina bukatu zen, bera da "Behobia erregina", zazpi garaipen baitu bere baitan 1980tik hasia.

Fortuna taldea garai hartan
Fortuna taldea garai hartan
Helmuga Kursaal zaharrean
Helmuga Kursaal zaharrean
Pancho Gómez
Pancho Gómez

Ezin ahaztu ditugu lasterketako beste izan handi batzuk, Peio Garin eta batez ere bere anaia Juan Mari, 1980, 1988 eta 1990an garaile eta urteroko parte-hartzailea aurrekoa taldean. Eta baita ere Jose Miguel Irazu, garai modernoko Behobiako lehen irabazle 1979an.

1997 eta 1998 urteetan Boulevard-a berreraikitze lanengatik itxita zegoen eta Behobiaren helmuga Argentinar Errepublikako Pasealekuan kokatua egon zen, Urumea ibaiaren ondoan, leku arazoekin parte-hartzea gero eta handiagoa zelako. 2000. urtean Boulevard-era bueltatu zen helmuga azkenik.

Alfonso Álvarez
Alfonso Álvarez
Diego García eta Alberto Juzdado
Diego García eta Alberto Juzdado
Maria Luisa Irizar
Maria Luisa Irizar

Bi urtetan jarraian, 2000 eta 2001ean, denboren neurketa automatikoa lortzeko bi proba ezkerron ondoren, 2002an sistema ziur bat izatea lortu zen txipen bidezko Championchip denbora neurketa sistemari esker. Ordutik hona bere egindako denbora errealaren neurketa zehatza du eta horrek lasterketaren irteera estua asko lasaitu zuen irteera leku on bat lortzeko tentsio eta bultzakadak bukatu zirelarik.

Azken urteetako etengabeko hazkuntzarekin eta hobekuntzekin, Behobia - San Sebsatián atletismo herrikoiaren erreferente bat bilakatu da, bere inguruan beste lasterketak sortu direlarik eta korrika egiteko zaletasunaren pizgarri izan delarik.

2002an hamaika mila parte-hartzaileren mugara heldu zen, lehengo aldiz izen-emateak guztiz bete zirelarik eta ehunka korrikalari parte hartu gabe geratu zirelarik. 2014. urtean 30.000 parte harzatileko kopurura iritsi zen eta ordutik urtero ganditu da zenbaki hori.

Ibilbidea, giro ona, ikuslego jakitunaren berotasuna eta antolakuntza ona dira, zalantzarik gabe, urtero lasterketa honen arrakastaren zergatiak.

Rafael Iglesias
Rafael Iglesias
Chema Martinez helmugan sartzen
Chema Martinez helmugan sartzen

Berriak

B/SS 2024 - 27.000 parte hartzaile gehienez eta ibilbide aldaketa txikia

Aurtengo Behobia-San Sebastián berritasun nagusi batekin dator, parte hartze kopurua 3.000 pertsonatan jaitsi eta 27.000 parte hartzailera mugatuko dela tren zerbitzuren murrizketagatik.

Irakurri gehiago

Korrika egin behar baduzu, Quirónsalud Nutrizio eta Kirol Testa eskaintzen dizugu

Policlínica Gipuzkoa eta Quirónsalud Behobia-San Sebastián Healthcare Partner izango dira berriro ere hirugarren urtez jarraian 2024ko edizio honetan, eta aurten lankidetza berezia eskainiko dugu edizio honetako parte-hartzaileak ahalik eta baldintza egokienetan egon daitezen.

Irakurri gehiago

58. Behobia - San Sebastián

Izena eman zuten 29639 pertsonatik 25899 korrikalari animatu dira gaurko egunean. 58.Behobia -Donostia lasterketan parte hartzera, %12,62k kale egin dutelarik. Helmugara 25636 Lasterkari iritsi dira, 263k lasterketa utzi behar izan dute. Helmugara iritsi direnetatik 1327 deskalifikatuak izan dira.

Irakurri gehiago