Laster eguneratuko dugu atal hau 2026ko edizioaren informazio guztiarekin.
Irteera taldeak eta ordutegiak
Infografian dortsal zenbakiaren arabera irteera taldeen ordutegia eta kokapena. Bertan adierazten da ere kontsignan poltsa uzteko ordutegia eta talde bakoitzean zein erbi doan.
Irteera infografia (PDF - 3 Mb)
Irteera ordua eta taldea dortsalean datoz idatzita, zure talde zenbakia kontutan hartzea eta zure zenbakia duen kartelaren atzean jartzea oso garrantzitsua da. Ordua nahiz eta antzekoa izan aldatu egin daiteke arrazoi desberdinengatik, baino taldea beti erreferentzi zuzena eta ona izango da. Irteera aurreratzen baduzu deskalifikatua izango zara.
Atzeragoko talde batean ateratzea posible da baino aurreratzea ez, dagokion denbora baino lehenago irteteak deskalifikazioa ekar lezake.
Irteerara nola iritsi
Trena + Autobusa: Renfe eta EuskoTren - Txartel berezia
Korrikalarientzat eta lasterketaren aurretik irteerara iristeko bakarrik balio du. Txartelak erosteko, erabili nahi duzun linearen eta geltokiaren berri eman nahi dizugu, bi tren-operadore desberdin baitaude, Euskotren eta Renfe, eta beraz bi txartel daude.
Euskotren
Zumaia - Lasarte - Donosti - Irun (Nazioarteko zubia) linea.
Euskotrenen ordutegiak lasterketa egunean (laster) Euskotrenen ordutegiak lasterketa eguneanRenfe
Zumarraga - Tolosa - Donosti - Irun (Colón ibilbidea) linea.
Renferen ordutegiak lasterketa egunean (laster) Renferen ordutegiak lasterketa eguneanTxartel bereziaren salmenta puntuak
Informazio hau prezio murriztuko txartel bereziari buruzkoa da. Lasterkarientzako bakarrik balio duen txartela, lasterketa baino lehen irteerara iristeko.
C.D. FORTUNA K.E, Pío Baroja kiroldegian
- Urriaren 26tik azaroaren 7era.
C.D. Fortuna K.E. jasotze puntuan - Kursaal Kongresu Jauregian
- Azaroak 6, ostirala, 12etatik 21etara.
- Azaroak 7, larunbata, 10etatik 20etara.
Renferen geltokietan
Salmenta Renfeko makinetan - zehaztu gabe urriaren 26tik azaroaren 8ra.
Euskotrenaren geltokietan
Amara eta Anoetako geltokietan - lasterketaren egunean bakarrik.
Lasterketa egunean: EZ gomendatua pilaketak egon daitezke eta.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Renfe eta Euskotrenen webguneak bisita daitezke lasterketa baino egun batzuk lehenago.
Irteeraraino eramaten zaituen, Gipuzkoako edozein geltokietan erositako edozein tren txartel arrunt FISIKO baliagarria izango da autobus lanzaderara igotzeko (Mugik ez du balio autobusera igotzeko).
Ezinbestekoa da lasterketaren dortsala eta tren txartela erakustea autobus anezka erabiltzeko.
Tren txartela korrilakarientzat bakarrik da. Mesedez eskatzen dugu laguntzaileak irteerara ez joatea.
Autobus publikoak eta pribatuak
IRTEERARA (Behobia) Donostiatik eta inguruetatik
Autobus pribatuak: A-8 autopista
Antolakuntzatik kanpoko klub, talde eta abarren autobusek Behobiatik (Iruña-Iruñea) atera beharko dute, parte-hartzaileak ZAISA III (N121-A) gunean utziz, kontsignaren ondoan, eta Donostiara abiatuz.
Helmugan autobusentzako aparkalekua Anoeta estadioan eta Illunbeko zezen-plazan egongo da, eta autobusak izango ditu helmugako gunetik (Avda. Askatasuna) Anoeta estadioraino.
IRTEERARA (Behobia) Baionatik, Donibane Lohizunetik eta Hendaiatik
| Txik-Txak autobusa Baionatik - 3. linea (*) | Baiona - Biarritz - Getaria - Donibane Lohizune | LASTER INFORMAZIO GEHIAGO |
|---|---|---|
| Txik-Txak autobusa Donibane Lohizunetik - 4. linea (*) | Donibane Lohizune - Urruña - Behobia | LASTER INFORMAZIO GEHIAGO |
| Txik-Txak autobusa Hendaiatik - 4. linea (*) | Hendaia - Behobia | LASTER INFORMAZIO GEHIAGO |
(*) Txik-Txak autobus txartelaren prezioa: 1,20 €
Hendaiatik itzulera
| Trena Hendaiatik | Hendaia - Donibane Lohizune - Getaria - Biarritz - Baiona | LASTER INFORMAZIO GEHIAGO |
|---|---|---|
| Txik-Txak autobusa Hendaiatik (*) | Hendaia - Donibane Lohizune | LASTER INFORMAZIO GEHIAGO |
| Txik-Txak autobusa Donibane Lohizunetik (*) | Donibane Lohizune - Baiona | LASTER INFORMAZIO GEHIAGO |
(*) Txik-Txak autobus txartelaren prezioa: 1,20 €
Oinez

Irundik
Irteera-puntura iristeko, Dario de Regoyos kaletik joan beharko duzu, Bidasoa ibaiaren paraleloan.

Frantzia eta Iparraldetik
Iparraldetik oinez bazatoz, Behobiako zubitik igaro behar duzu.
