Apirilaren 14tik
lista
DORTSALEN ZOZKETAN IZENA EMATEA
apirilak 29
sorteo
ZOZKETA EGITEA
Maiatzaren 5etik
usuario
IZEN-EMATEA FORMALIZATZEA
maiAtzak 12
reloj arena
ITXAROTE-ZERRENDA

Dortsalen zozketan erregistroa

Fecha inicio

api 1412:00

Fecha fin

api 2223:59

Behobia - San Sebastián 61. ediziorako dortsalen zozketan erregistroa egiteko epealdia 8 egunekoa izango da, 2026ko apirilaren 14ko 12:00etatik apirilaren 22ko 23:59ra bitartean. Zenbaki bat zozketan saridun izateko aukera berdina da epealdi horretan erregistratu den eguna edozein dela ere.

Erregistratzeko baldintzak

Zozketan erregistratzeko inprimaki bat bete behar da (korrikalariak berak edo beste norbaitek bete dezake), informazio hau kontuan hartuta:

GEHIENEZ 3 ERREGISTRO

Eskaera bakoitzeko gehienez 3 korrikalari erregistratu ahal izango dira, senide edo lagunekin parte hartu ahal izateko.

2 edo 3 korrikalarik erregistratuz gero, haietako bat saritua izan bada, aukera gehiago izango dute guztiek zozketan sarituak izateko, baina horrek ez da ziurtatzen.

EURO SOLIDARIOA

Zozketan parte hartzeko euro 1 ordainduko da (itzuliko ez dena).

Bildutako dirua guztia Behobia - San Sebastián Proiektu Solidarioetara bideratuko da.

EMAN BEHARREKO DATUAK

Korrikalari bakoitzak helbide elektroniko bakar eta operatibo batekin erregistratu beharko du.
Erregistroan adierazitako datuak ezin izango dira aldatu izen-emate ofizialaren prozesuan.

Ez da onartuko pertsona baten izen-ematea lasterketan edo zozketan jada erregistratuta badago.

BERRESPENA

Erregistratutako korrikalari bakoitzaren berrespena.

Zozketan erregistratutako korrikalari bakoitzak, ordainketa behar bezala egina duenak, mezu elektroniko bat jasoko du bere helbide elektronikoan, zozketan parte hartzeko baieztapena eskatuz.

Baieztapena apirilaren 23ko 23:59 arte egin ahal izango da.

PARTE HARTZEA

Apirilaren 24tik aurrera korrikalari bakoitzak zozketan parte hartzeko bere zenbakia jasoko du posta elektroniko bidez.

  • Zozketarako zenbakiak esleitzeko, erregistro-ordena jarraituko da (data eta ordua), eta zenbakiak ordena korrelatiboan esleituko dira, txikienetik handienera. Prozesu berean batera egindako erregistroek segidako zozketa zenbakiak jasoko dituzte.
  • Mezu horien bidalketa apirilaren 24an hasiko da, eta baliteke amaiera egun batzuk atzeratzea, bidalketa-kopuru handia dela eta.
EGIAZTATZEA

Prozesua bidezkoa dela ziurtatzeko egiaztapenak egingo ditugu (IP helbideak, datu-patroiak...).

Irregulartasunen bat antzemanez gero, erregistroa baliogabetu ahal izango da.

Erregistro-eskakizun horiek betetzen ez badira, baliogabetu egingo dira.

Zozketa

Fecha inicio

API 29

  • Dortsal kopurua lehen faseko gainerako dortsalak baino ez dira sartuko zozketan, eta notario aurrean egingo da 2026ko apirilaren 29an.
  • Zenbaki sarituen zerrenda Behobia - San Sebastián webgunean argitaratuko da (www.behobia-sansebastian.com) eta mezu elektroniko pertsonalizatua bidaliko zaio saritutako pertsona bakoitzari, izen-ematea formalizatzeko erabili beharko duen lokalizatzaile batekin.

.

Izen-ematea formalizatu

Fecha inicio

mai 510:00

Fecha fin

mai 1123:59

  • Izen-ematea maiatzaren 5eko 10:00etatik maiatzaren 11ko 23:59ra bitartean formalizatu behar da (izen-emate osoa egin behar da eta ordaindu).
  • Izen-ematea edozein pertsonak egin dezake (“erosleak”) eta prozesu berean nahi dituen korrikalariak inskribatu ahal izango ditu. Horretarako, korrikalari bakoitzari dagokion lokalizatzailea beharko du.
  • EZIN da korrikalariaren datu pertsonalik aldatu izen-emate prozesuan. Korrikalari bakoitzari zozketako erregistroan jarritako datuak esleituko zaizkio.

Itxarote-zerrenda

Fecha inicio

mai 12

  • Zozketan erregistratutako korrikalariak, haien zenbakia saritua izan ez bada, automatikoki Itxarote-zerrendara pasatuko dira.
  • Zozketan esleitutako eta kontsumitu gabeko plazak, Itxarote-zerrendan dauden korrikalariei berresleituko zaizkie maiatzaren 12tik aurrera.
  • Data horretatik aurrera, eta plazak libre geratzen diren heinean, plaza lortzen duten zerrendako pertsonei mezu elektroniko baten bidez jakinaraziko zaie.

Berriak

Aldaketak eta berrikuntzak Behobia - San Sebastián 2026ko izen-emate prozesuan

Behobia - San Sebastián lasterketaren antolakuntzak izen-emate prozesu berri bat ezarriko du aurtengo ediziorako.

Irakurri gehiago

60ª Behobia-Donostia

Raúl Celada eta Katherine Tisamela izan dira 60. Behobia-Donostia Lasterketako Garaileak, Emakumezkoen Parte-Hartze Errekor Berria Ezarriz

Irakurri gehiago

Echemar, bazkide logistiko berria eta Behobia - San Sebastián lasterketaren babesle nagusia

Echemarrek parte-hartzaile gehien duen Euskadiko running proba babestuko du datozen 3 urteetan.

Irakurri gehiago