Lasterketako poltsa jasotzeko lekua izena ematerakoan aukeratzen da eta irailaren 20ra arte alda daiteke.

Lasterketako poltsa barruan jasoko duzu zure dortsala eta kamiseta ofiziala, lasterketarako urtero propio diseinatua.

Zer agiri behar dut lasterketako poltsa jasotzeko?

Lasterketako poltsa jasotzeko, EZINBESTEKOA da dortsal zenbakia eta jasotze QR kodea aurkeztea, zure izen-ematearen lokalizatzailearekin. Datu horiek “Zure izen-emateak kudeatu” atalean egongo dira eskuragarri, erosle edo korrikalari bezala sartuta. Posta elektronikoz ere jasoko dituzu dortsal banaketa hasi baino egun batzuk lehenago. Datuak mugikorrean erakuts ditzakezu, edo jasotako mezu elektronikoa inprimatuta eraman.

Jasotzeko QR kodea

Zer egin dezaket lasterketako poltsa jasotzera joaterik ez badut?

Ezin baduzu zure poltsa jaso, beste edonork jaso dezake. Horretarako, EZINBESTEKOA da pertsona horrek jasotzeko zure QR kodea eta zure izen-ematearen lokalizatzailea aurkeztea. Informazio hori posta elektronikoz jasoko duzu lasterketako poltsaren banaketa hasi baino egun batzuk lehenago, eta “Zure izen-emateak kudeatu” atalean ere eskuragarri egongo da, erosle edo korrikalari gisa sartuta.

harremanetarako formularioa

Nola alda dezaket jasotze tokia?

Izen ematea zeuk egin bazenuen, aldaketa egin dezakezu “Zure izen-emateak kudeatu” atalean EROSLE gisa sartuta, hau da, izena ematerakoan erabili zenuen e-posta helbidea eta pasahitza sartuta “Eroslea bezala” atalean.

Ez bazenuen izen ematea zeuk egin, bi aukera dituzu:

  • Aldaketa egiteko eskatzea izen ematea egin zuen pertsonari.
  • Gurekin harremanetan jartzea info@behobia-sansebastian.com helbide elektronikoaren bidez.

Non jaso daiteke lasterketako poltsa?

Fortuna K.E.-ren banaketa puntua

Ondo datorkizun dendarik ez bada, Fortuna K.E.-ren banaketa puntuan jaso dezakezu. Aurten, Kursaal Kongresu Jauregian egongo da.

Gune honetan, lasterketaren aurreko ostiralean eta larunbatean bakarrik jaso ahal izango da poltsa ordutegi honekin:

  • Azaroaren 7an, ostirala, 12:00etatik 21:00etara
  • Azaroaren 8an, larunbata, 10:00etatik 20:00etara

Hitzartutako dendak

Behobia - San Sebastián-ek zenbait herritako denden zerrenda eskaintzen du lasterketa dataren aurreko 15 bat egunetan hasi eta bezpera arte poltsa jaso ahal izateko.

IKUSI DENDEN ZERRENDA

DENDEN ZERRENDA - Laster

Berriak

60ª Behobia-Donostia

Raúl Celada eta Katherine Tisamela izan dira 60. Behobia-Donostia Lasterketako Garaileak, Emakumezkoen Parte-Hartze Errekor Berria Ezarriz

Irakurri gehiago

Echemar, bazkide logistiko berria eta Behobia - San Sebastián lasterketaren babesle nagusia

Echemarrek parte-hartzaile gehien duen Euskadiko running proba babestuko du datozen 3 urteetan.

Irakurri gehiago

Prentsaurreko Teknikoa 2025

Gaur goizean, azaroak 4, 60. Behobia – San Sebastián (B/SS) lasterketaren prentsaurreko teknikoa egin dugu Pío Baroja Udal Kiroldegian.

Irakurri gehiago