Dortsalaren koloreak zehazten du zein irteera-eremu mugatura sartu egiaztatutako markaren arabera. Aurtengo lasterketarako kontuan hartuko dira aurreko hiru urteetan Behobia-San Sebastián edo antzeko lasterketetan lortutako markak.

Alda al dezaket esleitutako dortsal kolorea?

Irailaren 20ra arte onartuko ditugu dortsalaren kolorea aldatzeko eskaera justifikatuak. Aldaketa eskatzeko gurekin harremanetan jarri behar duzu info@behobia-sansebastian.com helbide elektronikoaren bidez eta beharrezkoa izango da zure markaren egiaztapena edo dagokion sailkapenera esteka atxikitzea.

Dortsalaren koloreak eta egiaztatu beharreko denborak

Dortsal koloreaEgiaztatutako denbora (Behobia 20km)Egiaztatutako denbora (Maratoi Erdia)
Horia Gizonezkoak, 1h 12m 00s azpitik
Emakumezkoak, 1h 25m 01s azpitik
Gizonezkoak, 1h 16m 00s azpitik
Emakumezkoak, 1h 30m 01s azpitik
Morea Gizonezkoak, 1h 12m 01s eta 1h 20m 00s artean Gizonezkoak, 1h 16m 01s eta 1h 24m 00s artean
Berdea Gizonezkoak, 1h 20m 01s eta 1h 25m 00s artean Gizonezkoak, 1h 24m 01s eta 1h 30m 00s artean
Gorria Gizonezkoak eta Emakumezkoak
1h 25m 01s eta 1h 33m 00s artean
Gizonezkoak eta Emakumezkoak
1h 30m 01s eta 1h 38m 00s artean
Urdina Gizonezkoak eta Emakumezkoak
1h 33m 01s eta 1h 45m 00s artean
Gizonezkoak eta Emakumezkoak
1h 38m 01s eta 1h 51m 00s artean
Laranja Gizonezkoak eta Emakumezkoak
1h 45m 01s eta 1h 55m 00s artean
Gizonezkoak eta Emakumezkoak
1h 51m 01s eta 2h 00m 00s artean
Zuria Gizonezkoak eta Emakumezkoak
1h 55m 00s-tik gora
Gizonezkoak eta Emakumezkoak
2h 00m 00s-tik gora

Kategoriak

Partaideen adinaren arabera zehaztutako lasterketako kategoriak honakoak dira:

KategoriaUrtetikUrtera
JUNIOR G/E 16 19
PROMESA G/E 20 22
SENIOR G/E 23 39
BETERANOA 40 50
BETERANOA II 51 60
BETERANOA III 61 70
BETERANOA IV 70-ETIK AURRERA  

Berriak

B/SS 2024 - 27.000 parte hartzaile gehienez eta ibilbide aldaketa txikia

Aurtengo Behobia-San Sebastián berritasun nagusi batekin dator, parte hartze kopurua 3.000 pertsonatan jaitsi eta 27.000 parte hartzailera mugatuko dela tren zerbitzuren murrizketagatik.

Irakurri gehiago

Korrika egin behar baduzu, Quirónsalud Nutrizio eta Kirol Testa eskaintzen dizugu

Policlínica Gipuzkoa eta Quirónsalud Behobia-San Sebastián Healthcare Partner izango dira berriro ere hirugarren urtez jarraian 2024ko edizio honetan, eta aurten lankidetza berezia eskainiko dugu edizio honetako parte-hartzaileak ahalik eta baldintza egokienetan egon daitezen.

Irakurri gehiago

58. Behobia - San Sebastián

Izena eman zuten 29639 pertsonatik 25899 korrikalari animatu dira gaurko egunean. 58.Behobia -Donostia lasterketan parte hartzera, %12,62k kale egin dutelarik. Helmugara 25636 Lasterkari iritsi dira, 263k lasterketa utzi behar izan dute. Helmugara iritsi direnetatik 1327 deskalifikatuak izan dira.

Irakurri gehiago