Zertan datza domina grabatzeko zerbitzua?

Zerbitzu honek, kronometraje-zerbitzuak emandako datuekin dominan zure izena eta denbora grabatzeko aukera ematen dizu.

Helmugara iristean eta domina jaso ondoren, helmuga-gunean adierazitako grabazio-puntura joan beharko zara, bertan, zure dortsala erakutsi beharko duzu dominaren bereizgarriarekin eta dominaren atzealdea grabatuko dizute.

Grabazio-prozesua oso azkarra da eta, gutxi gorabehera, 2-3 segundo behar dira domina bakoitzeko.

Domina

Nola kontratatu zerbitzu hau?

Azken eguna

Ira 20

  • Zerbitzu hau online kontrata daiteke 8€-ko prezioarekin irailaren 20ra arte.
  • Kontratatzeko, sartu "Korrikalari" gisa Zure izen-emateak kudeatzea atalean.

Lasterketa egunean ere kontratatu ahal izango duzu horretarako egokitutako gunean, baina kasu horretan kostua 15€-koa izango da. Ordainketa txartelarekin bakarrik onartuko da.

Berriak

Prentsaurreko Teknikoa 2026

Gaur goizean, azaroak 3, 61. Behobia – San Sebastián (B/SS) lasterketaren prentsaurreko teknikoa egin dugu Pío Baroja Udal Kiroldegian.

Irakurri gehiago

61. Behobia - San Sebastián lasterketaren dominaren aurkezpena Kontxako erlojutan

Fortuna Kirol Klubaren (Behobia - San Sebastián lasterketaren antolatzailea) eta Gipuzkoako Turismo Departamentuaren arteko lankidetza, kirolari, parekotasunari eta tokiko nortasunari balioa emateko.

Irakurri gehiago

Joma eta Behobia - San Sebastián lasterketak 61. Edizioko kamiseta ofiziala ezagutzera eman dute

Jomak eta Behobia - San Sebastian lasterketak, aurtengo kamiseta ofiziala kaleratu dute, abangoardiako teknologiaz hornitua, proba arrakastaz osatzeko.

Irakurri gehiago