Javi Guerra eta Katherine Tisalema izan dira 61. Behobia-Donostia Lasterketako Garaileak.
Behobia - San Sebastián 61. edizioak lasterketa herrikoi enblematikoenetako bat dela berretsi du, parte-hartze arrakastaz eta kirol maila altuaz markatutako egun ahaztezin bati amaiera emanez. Javi Guerra zein Katherine Tisamelaren garaipen zirraragarriak azpimarratu ditu.
Parte-Hartze Masiboa
Guztira, izena eman zuten 29.301 korrikalaritik 27.172k hartu dute irteera Behobian, hitzordu gipuzkoarrarekiko herrikoien fideltasuna erakutsiz. Horietatik 26.947 parte-hartzailek lortu dute 20 kilometroak osatzea Donostiako Boulevarreko helmugaraino. Helmugara iritsi direnetatik 853 deskalifikatuak izan dira. 220 parte-hartzailek lasterketa utzi behar izan dute.
Emakumezkoen portzentaiak behera egin du pixka bat: 8.417 korrikalari, hau da, parte-hartzaile guztien %31.
Guerra eta Tisalemaren Garaipenak
Gizonezkoen kategorian, Javi Guerra izan da garailea, 1:01:13 denbora ikusgarriarekin helmuga zeharkatuz. Gizonezkoen podiuma, Raúl Celada (1:01:45) eta Iraitz Arrospidek (1:02:27) osatu dute.
Emakumezkoen lasterketan, aurten ere Katherine Tisamela nagusitu da 1:08:58 denborarekin, eta hurbil jarraitu diote Devora Krasimirova (1:09:52) eta Celia Antón-ek (1:10:20), podiuma osatuz.
Iraitz Arrospide eta Nerea Murua izan dira ibilbidea osatu duten lehen gipuzkoarrak.
Beste Kategoriak
Roller kategorian, irabazleak Julen Urkizar (0:33:52) eta Garazi Ganuza (0:40:26) izan dira.
Handbike kategorian, Thibaut Benoit (00:39:36) ginonezkoetan, eta Gurpil aulkietan Alejandro García (01:11:28) izan dira irabazlea.

