Jomak eta Behobia - San Sebastian lasterketak, aurtengo kamiseta ofiziala kaleratu dute, abangoardiako teknologiaz hornitua, proba arrakastaz osatzeko.
61.Behobia - San Sebastián, Joma babesle delarik, lasterketa jokatu baino aste batzuk lehenago aurtengo kamiseta ofiziala nolakoa izango den jakinarazi dute.
Kamiseta zeharkatzen duten kolore degradatuko lerro eta uhinen bidez, lasterketa-eguneko jai giroa, energia eta mugimendua islatu nahi dira.
Kolorezko uhinen estetika alaiak atzeko plano ilunaren soberatasuna leuntzen du, eta, horri esker, argi eta orekatuta irakur daitezke bai 61. edizioaren zenbakia, bai Behobia - San Sebastián izena, baita lasterketa igarotzen den udalerrien zerrenda ere (Irun, Hondarribia, Lezo, Oiartzun, Errenteria, Pasaia y Donostia).


Ezaugarri teknikoak
Errendimendu handia eskaintzeko garatua, Behobia – San Sebastián lasterketako kamiseta ofizialak erosotasuna eta azken belaunaldiko teknologia uztartzen ditu.
- Oihala: oso arina eta elastikoa, korrikalariek beren helburuak lortzen soilik jar dezaten arreta.
- Raglan Mahukak: ergonomia hobetzeko eta mugimendu-askatasun handiagoa emateko.
- Micro-Mesh System teknologia transpiragarria: izerdia metatzea erregulatzeko gaitasuna duena. Sistema honek hezetasunaren aireztatze egokia bermatzen du eta airearen fluxua hobetzen du.
- Jostura termosellatuak: igurtzi-eremuak ezabatzen dituzte eta urradurak prebenitzen dituzte, goi-mailako erosotasuna eskainiz.