Atzo amaitu zen itxarote-zerrendatik pasatako 284 pertsonek izen-ematea formalizatzeko zuten epea. Pasatako erregistroetatik, 55 formalizatu gabe geratu dira.

Ondorioz, zozketako erregistroen numerazioari jarraituz, dortsala lortzeko itxarote-zerrendatik pasa diren erregistroak hauek dira: 32034tik 32088ra (biak barne)

Itxarote-zerrendatik pasatako pertsonei informazio-mezua

Gaur hasiko da mezu elektroniko pertsonalizatu bat bidaltzen itxarote-zerrendatik pasatu den korrikalari bakoitzari. Mezu horretan "korrikalari-lokalizatzaile" bat jasoko dute, lasterketako izen-ematea formalizatu ahal izateko.

Izen-ematea formalizatzea

Izen-ematea maiatzaren 26ko 12:00etatik maiatzaren 28ko 23:59ra bitartean egin ahal izango da.

Izen-ematea edozein pertsonak egin dezake ("eroslea") eta prozesu berean nahi adina korrikalari eman ditzake izena; horretarako, korrikalari bakoitzari lotutako lokalizatzailea beharko du.

EZ da onartuko korrikalariaren datu pertsonalik aldatzea izen-emate prozesuan. Korrikalari bakoitzari zozketarako erregistroan adierazitako datuak esleituko zaizkio.

Itxarote-zerrenda