Behobia - San Sebastián 2025 lasterketa kale kantoiaren bueltan dago, eta Jomak, lasterketaren babesle ofizial bezala, lasterketa enblematiko honetako kilometro bakoitza running ekipamendu onenarekin goza dezazun nahi du.

Zure lasterlketan aldea markatzeko, garrantzitsua da jantzi tekniko onenak janztea eta, horrela, lasterketari konfiantza osoz aurre egin ahal izatea. Horregatik, Jomak ekipamendu teknikorik onena sortu du, erosotasuna, iraunkortasuna eta errendimendu ezin hobea eskaintzeko diseinatua, zure esperientzia ahaztezina izango dela ziurtatuz.

Zirak: edozein klimaren aurrean babesteko

Goizeko lehen orduetan edo euria edo haizea egiten duenean, Joma zirek babesa eskaintzen dute aparteko pisurik gehitu gabe, eta zure erritmoari eta kontzentrazioari eusteko aukera ematen dizute Behobia - San Sebastián lasterketaren ibilbide osoan.

Joma kamiseta teknikoak: arintasuna eta transpiragarritasuna

Jomaren kamiseta teknikoak azken belaunaldiko material eta teknologiekin eginda daude, zure erosotasuna handitzeko helburuarekin. MICRO-MESH SYSTEM teknologiak izerdia kanporatzea ahalbidetzen du eta zure gorputza uneoro fresko mantentzen du.

Zirak

Kamiseta teknikoa

Elastikoak, galtzak eta kirol-galtzamotzak: mugitzeko askatasuna eta muskulu-euskarria

Joma elastikoak eta kirol-galtzak mugitzeko askatasuna, muskulu-euskarria eta erresistentzia eskaintzeko pentsatuta daude, lasterketan nekea murrizten laguntzeko. Ezin hobeak dira estiloa arriskuan jarri gabe errendimendua eta erosotasuna bilatzen duten korrikalarientzat.

Elastikoa

Kirol-galtzamotza

R familia: errendimendu handiko zapatilak

Jomaren R familiak teknologia aurreratua, moteltzea eta egonkortasuna integratzen ditu, eta urrats eroso eta segurua eskaintzen die mota guztietako korrikalariei. Behobia - San Sebastián lasterketa osoan etekinik handiena ateratzeko aproposak.

R-2000

R-1000

Zergatik aukeratu Joma Behobia - San Sebastián lasterketan

Lasterketaren babesle ofizial bezala, Joma milaka runner lagunduko ditu Behobia - San Sebastián lasterketan. Kalitate handiko arropa eta oinetakoak kilometro bakoitza erosoagoa, seguruagoa eta ahaztezinagoa izateko diseinatuta daude. Jomaren ekipamenduari esker, zure etekinik handiena lortuko duzu erosotasuna sakrifikatu gabe.

Ezagutu Behobia - San Sebastián lasterketarako Joma ekipamendu teknikorik onena.