Behobia - San Sebastián lasterketaren antolakuntzak izen-emate prozesu berri bat ezarriko du aurtengo ediziorako.

Berritasun gisa, zozketa-sistema bat estreinatuko da izen-emate orokorraren fasean, lasterketan parte hartu nahi duten pertsona guztiei aukera berdinak emateko eta aurreko edizioetan sortutakozerbitzaielaren saturazioa eta ondorengo asegabetasuna edo frustrazioa saihesteko. Zozketan izena emateko 1 € ordaindu beharko da, eta jasotako diru guztia proiektu solidarioetara joango da.

Horrela, aurreko edizioetan bezala, bi izen-emate fase mantentzen dira, guztira 30.000 plazatarako. Lehenengo fasean, ohikoak 3/5, gutxienez azken 5 edizioetatik 3tan izena eman duten pertsonak eta Fortuna KEko bazkideak soilik egin dezakete izen-ematea, eta, ondoren, bigarren fase bat, eskuragarri geratu diren plazekin zozketa bidez, zozketan erregistratzeko epe batekin. Izen-emate irekitik dortsal solidarioak eta pakete turistikoak desagertzen dira, kudeaketa kontrolatuagoa izan dadin.

Data Garrantzitsuak:

1. FASEA

  • Martxoaren 23tik 31ra: Izen emateak – Ohikoak 3/5 (9 egun)

2. FASEA

  • Apirilaren 14tik 22ra: Zozketan erregistroa (9 egun).
  • Apirilak 29: Zozketa
  • Maiatzaren 5etik 11ra: Sarituak izan diren izen-emateen formalizatzea (7 egun)
  • Maiatzak 12: Bete gabeko plazak itxaron-zerrendara pasako dira.

 Izen-emateak