Raúl Celada eta Katherine Tisamela izan dira 60. Behobia-Donostia Lasterketako Garaileak, Emakumezkoen Parte-Hartze Errekor Berria Ezarriz
Behobia-Donostia lasterketaren 60. edizioak lasterketa herrikoi enblematikoenetako bat dela berretsi du, parte-hartze arrakastaz eta kirol maila altuaz markatutako egun ahaztezin bati amaiera emanez. Gaur ospatutako proba honek emakumezkoen parte-hartze errekor berria eta Raúl Celada zein Katherine Tisamelaren garaipen zirraragarriak azpimarratu ditu.
Errekor Zifrak eta Parte-Hartze Masiboa
Guztira, izena eman zuten 27.981 korrikalaritik 26.299k hartu dute irteera Behobian. Horietatik, 26.128 parte-hartzailek lortu dute 20 kilometro osatzea Donostiako Boulevarreko helmugaraino. Helmugara iritsi direnetatik 918 deskalifikatuak izan dira. 171 parte-hartzailek lasterketa utzi behar izan dute.
Daturik aipagarriena emakumezkoena da: 8.943 korrikalari, hau da, parte-hartzaile guztien %34, errekor historiko berria ezarriz eta running-eko berdintasunerako bidea sendotuz.
Celada eta Tisalemaren Garaipenak
Gizonezkoen kategorian, Raúl Celada, izan da garailea, 1:01:28 denbora ikusgarriarekin helmuga zeharkatuz. Gizonezkoen podiuma, Diego Méntrida (1:01:42) eta Iraitz Arrospide (1:01:46) osatu dute.
Emakumezkoen lasterketan, Katherine Tisamela nagusitu da 1:09:34, enborarekin, eta hurbil jarraitu diote Noshim Kimuge (1:09:58) eta María Varok (1:10:42) podiuma osatuz.
Iraitz Arrospide eta Maite Arraiza zan dira ibilbidea osatu duten lehen gipuzkoarrak.
Beste Kategoriak
Roller kategorian irabazleak Aitor Vacas eta Garazi Ganuza izan dira.
Handbike kategorian, Iván Manoel Montero ginonezkoetan eta María José Pose emakumezkoetan, eta Gurpil aulkietan Alejandro García izan dira irabazlea.

