Horretarako, R- familiako zapatila-pare bat (R.1000, R2000, R3000, R4000, R5000 eta R6000 modelokoa) erosi beharko duzu zerrendako dendetako batean (ezin da beste eskaintza edo deskontu batzuekin metatu).

350 dortsalera mugatuta dago promozioa, eta denda bakoitzak dortsal kopuru mugatua izango du.

Erosketa maiatzaren 8tik 24ra bitartean egin behar da (edo dortsalak agortu arte).

joma zapatilla

Jarraitu beharreko mekanika:

1. Denda fisikoak:

R- familiako zapatilak pare bat erostea beharrezkoa izango da, dendak QR bat emango dio bezeroari. Bezeroak bertan bere datuak eta tiket zenbakia sartu beharko ditu.

Dendak, berriz, Jomari bidaliko dio tiket hori.

Baimendutako JOMA denda fisikoak:

  1. CARAVANAS OIARTZUN. Olagarai kalea 1, 9-10 pabiloia – 20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
  2. CARAVANAS OIARTZUN. Laskorain kalea 7 – 20400 Tolosa (Gipuzkoa)
  3. DEPORTES GONZALEZ. Hondarribia kalea z.g. – 20301 Irun (Gipuzkoa)
  4. ROBERS KIROLAK. Larramendi kalea 10 – 20006 Donostia (Gipuzkoa)
  5. AGIRRE KIROLAK. Zelaeta kalea 4 – 20200 Beasain (Gipuzkoa)
  6. Forum Sport GARBERA. Garbera MG, Intxaurrondo auzoa z/g – 20015 Donostia
  7. Forum Sport LA BRETXA. Bretxa kalea 1 – 20003 Donostia
  8. Forum Sport URBIL. Urbil merkataritza-gunea, Txikierdi auzoa 7 – 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
  9. Denda ofiziala: Joma IRUÑA. Lizarra kalea 6 – 31002 Iruña (Nafarroa)

2. Jomaren online denda: www.joma-sport.com

Gutxienez R- familako zapatila-pare bat erosi beharko duzu, eta, ordainketa egiterakoan, BEHOBIADORSAL kodea sartzea beharrezkoa izango da, Jomak hura promozioarekin identifika dezan.

Ezinbestekoa izango da erosketa-tiketan, gutxienez, R- lerroko Joma running-zapatila pare bat agertzea. Zapatilen prezioa (112,00 €) baino gutxiago bada bada, erosketan Jomaren running textila sartu ahal izango dira zenbateko hori gainditzeko.

Epea amaitu eta baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren, ekainaren 22tik aurrera esteka bat bidaliko zaio pertsona bakoitzari, Behobia-San Sebastian webgunean inskripzioa egin eta formaliza dezan.

Izena emateko epea 2026ko ekainaren 22tik uztailaren 6ra bitartekoa izango da. Data hori igaro ondoren, kodeak ez du funtzionatuko, eta, ondorioz, inskripzioa ez da baliozkoa izango.

  • Promozio honetan ezin izango dute parte hartu sustapena egiten den dendetako jabeek, senideek edo langileek.
  • Zapatila itzuliz gero, inskripzioa ezeztatu egingo da, ez bailirateke promozioaren baldintzak beteko. Hortaz, inskripzioa galduko da.
  • Sustapenaren lege-oinarriak - [PDF]