Atzo amaitu zen itxarote-zerrendatik pasatako 1484 pertsonek izen-ematea formalizatzeko zuten epea. Pasatako erregistroetatik, 284 formalizatu gabe geratu dira.
Ondorioz, zozketako erregistroen numerazioari jarraituz, dortsala lortzeko itxarote-zerrendatik pasa diren erregistroak hauek dira: 31750tik 32033ra (biak barne)
Itxarote-zerrendatik pasatako pertsonei informazio-mezua
Gaur arratsaldean hasiko da mezu elektroniko pertsonalizatu bat bidaltzen itxarote-zerrendatik pasatu den korrikalari bakoitzari. Mezu horretan "korrikalari-lokalizatzaile" bat jasoko dute, lasterketako izen-ematea formalizatu ahal izateko.
Izen-ematea formalizatzea
Izen-ematea maiatzaren 19ko 12:00etatik maiatzaren 25eko 23:59ra bitartean egin ahal izango da.
Izen-ematea edozein pertsonak egin dezake ("eroslea") eta prozesu berean nahi adina korrikalari eman ditzake izena; horretarako, korrikalari bakoitzari lotutako lokalizatzailea beharko du.
EZ da onartuko korrikalariaren datu pertsonalik aldatzea izen-emate prozesuan. Korrikalari bakoitzari zozketarako erregistroan adierazitako datuak esleituko zaizkio.
