Atzo, maiatzak 11, amaitu zen zozketan saridun gertatutako pertsonek izen-ematea formalizatzeko zuten epea. Zozketatutako 17.287 dortsaletatik, 1.484 formalizatu gabe geratu dira.

Ondorioz, zozketako erregistroen numerazioari jarraituz, dortsala lortzeko itxarote-zerrendatik pasa diren erregistroak hauek dira: 30266tik 31749ra (biak barne)

Itxarote-zerrendatik pasatako pertsonei informazio-mezua

Gaur arratsaldean hasiko da mezu elektroniko pertsonalizatu bat bidaltzen itxarote-zerrendatik pasatu den korrikalari bakoitzari. Mezu horretan "korrikalari-lokalizatzaile" bat jasoko dute, lasterketako izen-ematea formalizatu ahal izateko.

Izen-ematea formalizatzea

Izen-ematea maiatzaren 12ko 14:00etatik maiatzaren 18ko 23:59ra bitartean egin ahal izango da.

Izen-ematea edozein pertsonak egin dezake ("eroslea") eta prozesu berean nahi adina korrikalari eman ditzake izena; horretarako, korrikalari bakoitzari lotutako lokalizatzailea beharko du.

EZ da onartuko korrikalariaren datu pertsonalik aldatzea izen-emate prozesuan. Korrikalari bakoitzari zozketarako erregistroan adierazitako datuak esleituko zaizkio.

Sorteo dorsales