Zapatilek, Behobia - San Sebastián lasterketaren 60. edizioaren "50/50 Egin dezagun posible" leloan inspiratuta, laborategian testatutako diseinua eta teknologia uztartzen dituzte.

Kirol markak eta Behobia - San Sebastián lasterketak, egutegiko lasterketa enblematikoenerako Joma zapatilen lehen edizio berezia aurkezten dute. Aurten, 60. edizioa egiten den honetan, ekimenak urrats sendoa eman du berdintasunaren bidean, "50/50 Egin dezagun posible" ekimenarekin. Horren bidez, helburu komun bat lortu nahi da: karrera parekideagoa lortzea.

Bestalde, Jomaren konpromisoa, kirolean aditua den marka bezala, parte-hartzaile guztiei ahalik eta etekin, erosotasun eta fidagarritasun handiena eskaintzea da. Eta hori azken belaunaldiko teknologia eta laborategian testatutako materialak oinetakoetan txertatzeari esker baino ez da posible.

Horregatik, bilduma esklusiboak bi modelo ezberdin ditu, maila guztietako korrikalarien beharrak asetzeko pentsatuak: R-2000, modelu balioaniztun eta moldakorra, moteltze eta erosotasun plusa behar dutenentzat aproposa, eta R-1000, karbonozko plakadun modeloa, lehiaketan errendimendu handiena bilatzen duten atletentzat. Zapatila horien xehetasun guztiak aztertu dira oinkada optimizatzeko, eraginkortasuna hobetzeko eta maratoi osoan segurtasuna bermatzeko.

R-2000

R-1000

Teknologia aurreratua eta laborategian testak

Bi modeloak laborategian probatu dira, fidagarritasuna, iraunkortasuna eta gehieneko errendimendua bermatzeko. Osagai bakoitza muturreko inpaktu-, bihurdura- eta higadura-baldintzetan ebaluatu da, eta ziurtatu da zapatilek beren errendimenduari eutsiko diotela edozein ibilbidetan edo lasterketa-egoeratan.

R-2000

Joma R-2000

R-2000 x Behobia – San Sebastian zapatilak: aukera honek esperientzia orekatua eskaintzen du urrats bakoitzean, moteltze bikainari, erreaktibotasun handiari eta arintasunari esker. Alderdi horiek ahalegina minimizatzen dute eta lasterketako errendimendua areagotzen dute. 10 mm-ko dropdun zola-erdia material bikoitzarekin eraiki da, zapalketa egonkorragoa itzultzeko. Atzealdean, FLY REACTIVE teknologia du, bultzada bikaina ematen duen material arin eta malgua, eta, aldi berean, zapalketa leuntzen duena. Aurrealdean, dentsitate handiko phylonak inpaktuak xurgatzen ditu.

R-1000

Joma R-1000

R-1000 x Behobia – San Sebastian zapatilak: modelo honek CARBON PLATE barneratzen du zoruan, FLY REACTIVE azken belaunaldiko materialarekin batera. Plaka ez da hain "agresiboa", malgutasun gehiago duenez energia-itzulera bikaina ematen du, proba gainditzeko behar den erosotasuna sakrifikatu gabe.

Berdintasunean oinarritutako diseinua

Behobia-San Sebastian lasterketarako oma zapatilen edizio berezi berria probaren espiritu inklusibo eta askotarikoari egindako omenaldia da. Ekimen honen isla gisa, Jomak bi diseinu ezberdin garatu ditu, baina elkarren osagarri direnak: eredu bakoitzerako bat. Berdintasuna gogorarazten duten kolore eta xehetasunekin, R-2000 eta R-1000 x Behobia sinboloak kontzientziazioan laguntzeko sinboloak dira.

Azken batean, bai oinetakoak, bai kamiseta ofiziala, biak sormen-ildo berari jarraitzen dioten diseinuekin, sinbolo izango dira datorren azaroaren 9an jantzita eramango dituzten parte-hartzaileentzat.

R-2000
R-1000