José Carlos Arnedo Ruiz jaunaren Donostiako notaritzan egin da gaur goizeko 9tan, "3/5 Ohikoak" lehen fasearen ondoren zeuden 17.287 dortsalen zozketa. Dortsal kopuru hori jasotako 41.533 eskaeren artean zozketatu da.
Zozketaren emaitza: 12979 izan da.
Ondorioz, hauek dira dortsala lortzeko erregistro zenbaki saridunak: 12979tik 30265ra (biak barne).
Saridunentzako informazio-mezua
Bihar hasiko da mezu elektroniko pertsonalizatu bat bidaltzen korrikalari saridun bakoitzari. Mezu horretan "korrikalari-lokalizatzaile" bat jasoko dute, lasterketako izen-ematea formalizatu ahal izateko.
Izen-ematea formalizatzea
Izen-ematea maiatzaren 5eko 10:00etatik maiatzaren 11ko 23:59ra bitartean egin ahal izango da.
Izen-ematea edozein pertsonak egin dezake ("eroslea") eta prozesu berean nahi adina korrikalari eman ditzake izena; horretarako, korrikalari bakoitzari lotutako lokalizatzailea beharko du.
EZ da onartuko korrikalariaren datu pertsonalik aldatzea izen-emate prozesuan. Korrikalari bakoitzari zozketarako erregistroan adierazitako datuak esleituko zaizkio.
Itxarote-zerrenda
Zozketan erregistratu diren eta zenbaki sariduna ez duten korrikalariak automatikoki Itxarote-zerrendara igaroko dira, azken zenbaki saridunetik aurrerako hurrenkera gorakorrari jarraituz.
Zozketan esleitu eta erabili ez diren plazak Itxarote-zerrendan dauden korrikalariei esleituko zaizkie berriro, maiatzaren 12tik aurrera.
