Izen emateak

Egutegia atalean ikus dezakezu desgaitasuna duten pertsonek eta gidek izena emateko duten epea.

Partaideek, izen ematearekin batera, desgaitasuna duten atletak direla egiaztatzen duen lizentzia federatuaren kopia bat aurkeztu beharko dute, dagokion desgaitasunaren Kirol Federazioak ematen duena, eta audiometria bat gorren kasuan. Lizentzian atleta desgaitu gisa esleituta duen kategoria agertu beharko da.

Ostatuan lehentasuna izango dute irailaren 30a baino lehen gurpil-aulki eta handbike kategorietan izena eman dutenei, gurpil-aulkiak eta handbikeak lekualdatzeko dugun azpiegituragatik.

Kategoriak

  • Gurpil-aulkiak.
  • Handbikeak.
  • Mugikortasun desgaitasuna duten atletak.
  • Garun paralisia duten atletak.
  • Ikusmen desgaitasuna dutenak.
  • Patinatzaile desgaituak.
  • Gorrak.

Kategoria bat egon dadin, gutxienez, sei atleta beharko dira, bai emakumezko bai gizonezko kategoria osatzeko.

Gurpildun aulki eta handbike atletek lasterketa utzi beharko dute Gaintxurizketan oinezko atletek harrapatzen badituzte.

Berriak

58. Behobia - San Sebastián

Izena eman zuten 29639 pertsonatik 25899 korrikalari animatu dira gaurko egunean. 58.Behobia -Donostia lasterketan parte hartzera, %12,62k kale egin dutelarik. Helmugara 25636 Lasterkari iritsi dira, 263k lasterketa utzi behar izan dute. Helmugara iritsi direnetatik 1327 deskalifikatuak izan dira.

Irakurri gehiago

Prentsaurreko Teknikoa 2023

Gaur goizean, Azaroak 7, 58. Behobia – San Sebastián (B/SS) lasterketaren prentsaurreko teknikoa egin dugu Pío Baroja Udal Kiroldegian.

Irakurri gehiago

Behobia - San Sebastián lasterketak aurtengo kamiseta aurkeztu du

Gaur Behobia - San Sebastián lasterketak Luanvi markako kamiseta aurkeztu du, azaroaren 12ko lasterketan izena eman duten 30.000 pertsonek jasoko dutena. Aurkezpena Pio Baroja kiroldegian egin da..

Irakurri gehiago