MENÚ AUXILLIAR DE LA PÁGINA

FORTUNA
Bannerra

Behobia / San Sebastián webgune ofiziala - 56 Edizioa

56 Behobia - San Sebastián 2019

Pedro Nimo eta 23637 txapeldun gehiago

Galiziarrak (1:04:29) irabazi du gizonezko mailan. Claudia Behobide gipuzkoarrak irabazi du emakumezko mailan (1:16:20)

Pedro Nimo galiziarrak ihes egin du Pasaiako portuan eta hortik helmugara bakarrik egin du korrika. Nimok 1:04:29-ko denbora egin du. Emakumezkoetan faborito handiak ez zeudenean, Claudia Behobidek irabazi du lasterketa 1:16:20-ko denborarekin

Haize gogorra izan arren jendetza joan da Behobiara. 28285 izen emate zeuden eta 23.637 atera dira Behobiatik. Lasterketa 47 korrikalarik utzi dute eta helmugara  23.590 ailegatu dira.

Berri txarrak

 

Garrantzizko 7 asistentzia sanitario izan dira eta 6 korrikalari hospitalera eraman dira zainketekin jarraitzeko. Eguneko berri txarrena korrikalari bat hil dela. Korrikalaria A.E., 30 urteko emakumezkoa da, Nafarroako Zizur Nagusikoa. Fortuna Kirol Elkartetik gure doluminak helarazi nahi dizkiogu korrikalariaren familia eta lagunei eta ahal denean gure laguntza eskaini.

Pedro Nimo jaun eta jabe


Pedro Nimo izan da lehena lasterketaren hasieratik osatu den taldekoa, Marc Roig, Chema Martínez eta Alberto Revuelta-rekin. 5. Kilometroan 16 minutuko denbora egin du Nimo-k. Gaintxurizketako aldapan Pedro Nimo-k metro batzuk hartu ditu eta Alberto Revuelta gipuzkoarra geratu da. Gipuzkoarrak lur jota bukatu du lasterketa 25. Posizioan.

Marc Roig-ek eta Chema Martínez-ek Pedro Nimo harrapatu dute eta buruko taldea 10. kilometrora ailegatu dira 32:57 denborarekin. Marc Roig kataluniarrak jo du erasoa Lezon eta Chema Martínez geratu da. Nimok gertutik jarraitu du Roig, jarraian harrapatu du eta Pasaiako portuan jo du erasoa 48:39 denborarekin 15.kilometroan.

Hortik helmugara Pedro Nimo bakarrik joan da eta ailegatu da 1:04:29-ko denborarekin. Bigarrena Marc Roig izan da eta Chema Martínez hirugarren. Just Sociats izan da laugarren eta Roberto Bueno bostgarren.

Lehenengo gipuzkoarra 8. postuan José Antonio Blanco ordiziarra izan da 1:07:06-ko denborarekin.

podium Behobia


PIE DE PÁGINA

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 314 859

Babesleak:

ADIDAS EDP KAIKU FORUM SPORT IMQ

Ostatua:

NERION

Garatua:

ADIMEDIA