MENÚ AUXILLIAR DE LA PÁGINA

FORTUNA
Bannerra

Behobia / San Sebastián webgune ofiziala - 56 Edizioa

56 Behobia - San Sebastián 2019

Lasterketa jasangarria

Gure gizartean, ingurumenaren egoerari buruzko kezka gero eta handiagoa da. Denok ezagutzen ditugu planetak pairatzen dituen ingurumen arazoak, herri arteko eztabaida guneetan ez bakarrik eta kalean ahoz aho dabilen klima aldaketa delarik etsenplu aipagarriena. Honelako arazo global kezkagarriak baditugu ere, ezin dugu ahaztu lokalki ere arazoak ditugula beste eskala batean daudelarik baina ez horregatik garrantzi txikiagokoak, eta beraz ezin dugu bakoitzak arazo horietan duen erantzukizuna ahaztu txikia izanik ere.

Behobia-Donostia lasterketa populazio altuko eta industri maila altuko lurralde batean kokatzen da, kontinentetik penintsularako errepide garraio handia jasaten duena gainera. Jarduera handi honek eremu txiki batean eragin handia du. Eragin hori gizartearen alderdi guztietatik gutxitzen ahalegindu behar dugu, antolatzaileak, boluntarioak, korrikalariak, eta horregatik antolakuntzatik, gureak bezalako ekintza batek sortu ingurumen lokalean sortu dezakeen eragin hori gutxitzen saiatzen hari gara. Zentzu horretan orain arte gehien landutako eremuak hondakinen kudeaketa eta garraioaren kudeaketa dira. Zeregin hauetan guztion laguntza ezinbestekoak dira emaitza onak lortzeko.

Hondakinen kudeaketa

2002. urtetik, San Markoseko Mankomunitatea, Txingudiko Urak eta Fomento de Construcciones y Contratas-ekin lankidetzan, ibilbideko eta helmugako anoa-postuetan sortutako hondakinak selektiboki jasotzen dira ondoren birziklatzeko. Helmugan bereziki parte-hartzaileen laguntza beharrezkoa egiten da jartzen diren ontzi bereziak erabiliz.

2009. urtetik aurrera, anoa postuetan egin den aldaketa dela eta, botilak erabiltzetik paper edalontziak erabiltzera pasatzea, eragindakko hondakinen kopurua murriztea lortu da. Edalontzi hauei irteera berri bat emateko aukera ematen da konpostaje plantara bidaliz. Sistema honen bitartez, garraiatu berarrezko materialaren pixua murriztu da.

2009. urtean ere, Txingudiko Zerbitzuak -en laguntzarekin, korrikalariek ireteeran botatako arropak jasotzen hasi da. Caritas-en Oldberri proiektuari zuzentzen da arropa hau.

Garraioen kudeaketa

Milaka pertsonen mugimendua suposatzen duen Behobia-Donostia bezalako ekintza batek batez ere inguruko errepide herri eta hiriguneen trafikoan du eragina. Aspalditik, Behobiak akordioak izan ditu Renfe eta Eusko Trenbideekin milaka parte-hartzaile irteera eramateko eta aurten. Garraio kolektiboaren sustapenarekin, alde batetik lasterketak igarotzen dituen hiriguneetan ahalik eta arazo gutxien sortu nahi da eta bestetik atmosferará gas kutsakorren emisioa gutxitu garraiobide partikularrak baztertuz.


PIE DE PÁGINA

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 314 859

Babesleak:

ADIDAS EDP KAIKU FORUM SPORT IMQ

Ostatua:

NERION

Garatua:

ADIMEDIA