MENÚ AUXILLIAR DE LA PÁGINA

FORTUNA
  • Luanvi

Behobia / San Sebastián webgune ofiziala - 57 Edizioa

57 Behobia - San Sebastián 2022

2021 Behobia Txikia

Laster atal hau eguneratuko dugu 2022ko edizioko informazioarekin.

Argazkiak eta ziurtagiria - 2021 Edizioa

Non eta noiz

Aurten XIV. Behobia Txiki azaroaren 13an izango da, larunbata, 15:00etatik aurrera Anoetako miniestadioan.

Izen emateak

Izen emateak 2021eko urriaren 7ean eguerdiko 12etan hasiko dira.

GARRANTZIZKOA

Bizi dugun egoera dela eta pistan pertsonen presentzia murrizteko asmoz, aurten parte-hartzea 4 urtetik gorako haurrentzat izatea erabaki da, haur hoiek heldu batek lagundu gabe korrika egin baitezakete.

Behin kopuru honetara ailatzen denean, izen ematea itxi egingo da
 

Argazkiak - canofotosports

Ikusi hemen 2019ko B/SS Txikiko zure argazkiak.

Parte-hartze ziurtagiria

Deskargatu hemen 2019ko B/SS Txikiko parte-hartze ziurtagiria.

2021eko infografia

Behobia Txiki

   

Mailak eta distantziak:


* Umeak pistara heldu BAKAR batekin sartuko dira.

Infografiak

Informazioa eguneratzeko

Dortsalen jasotzea

Dortsalak, Urbil Merkataritza Gunean (Usurbil - Gipuzkoa) banatuko dira hurrengo ordutegian:

  • Azaroak 5etik 12ra (7an izan ezik), 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
  • Azaroak 7, igandea, 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara
  • Lasterketaren egunean, Azaroaren 13an, 10:00etatik 13:00etara Anoetako inguruan (Donostia)

 

MESEDEZ arren eskatzen dugu probintziako jendea lehenago pasatzea dortsalaren bila, lasterketa egunean jende pillaketak egon daitezke eta lasterketara ez iritsi.

Izen-ematea egiterako momentuan jasotako ziurtagiria eramatea gomendatzen da.

Trofeoak

Parte hartzaile guztiek domina jasoko dute tanda bakoitza bukatu ondoren.

Askaria

Tanda edo bloke bakoitzeko amaieran askari bat emango zaio parte hartzaile bakoitzari.

Salneurria

Izen-emate bakoitzak 6 -eko kostu bat du, horietatik 5 € izen-emateari dagozkie eta 1 € UNICEF-entzako donazioa.

Behobia Txiki eta Unicef

Zer da Unicef:

UNICEFek haur guztien eskubideak eta ongizatea sustatzen ditu egiten duen lan guztian. Gure aliatuekin batera, 190 herrialde eta lurraldetan lan egiten dugu konpromiso hori ekintza praktiko bihurtzeko, bereziki gure ahaleginak haur ahulenengana eta baztertuenengana iristeko bideratuz, guztion onurarako, leku guztietan.

UNICEFek 100 herrialde baino gehiagotan lan egiten du ur garbia eta saneamendua lortzen laguntzeko, eta landa-eremuetan eta hirietan oinarrizko higiene-praktikak sustatzeko, baita larrialdi-egoeretan ere.

Tantak/WASH proiektua.

Bildutako dirua UNICEFen TANTAK/WASH programara bideratuko da -ura, saneamendua eta higienea- https://www.unicef.org/wash

UN0266999

Edateko ura eta saneamendua izateko eskubidea Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenean (1989) agertzen da. Eskubide hori funtsezkoa da haurren biziraupenerako, janaria edo osasun arreta funtsezkoak diren bezala.

Giro garbi eta seguruan haztea haur guztien eskubidea da. Ur garbia, komunak eta higiene-jardunbide egokiak eskuratzeak, haurrek aurrera egitea ez ezik, bizitzan hasiera osasuntsuagoa izatea ere eragiten die.

COVID-19ak eskuetako higieneak gaixotasunen hedapena ekiditeko duen garrantzia nabarmendu zuen arren, mundu osoko 3 mila milioi pertsonak, eskola-adinean dauden ehunka milioi haur barne, ez dute eskuak xaboiarekin garbitzeko instalazioetarako sarbiderik. Landa-eremuetan, hiri-auzo marjinaletan, hondamendi naturaletarako joera duten eremuetan eta diru-sarrera txikiko herrialdeetan bizi diren pertsonak dira kalteberenak eta kaltetuenak.

Eta haurrak dira biktima handienak. Putzuak lehortzen direnean, eskolara joaten ez direnak dira, ur bila joan eta hezkuntza eteten dutenak. Lehorteek elikagaien hornidura gutxitzen dutenean, haurrek desnutrizioa eta hazkundearen atzerapena jasaten dute. Uholdeak daudenean, urak transmititzen dituen gaixotasunak hartzen dituzte. Eta baliabide hidrikoak gutxitzen direnean, ezin dira eskuak garbitu gaixotasunei aurre egiteko. Munduko leku askotan kilometroak egiten dituzte haurrek ur bila, askotan garbi ere ez dagoena, eta horrek arriskua dakar beraien osasunarentzat eta beraien familienentzat. Adibidez, hilgarriak izan daitezkeen eta beren eskubideei eta eguneroko bizitzari eragiten dieten beheranzkoa moduko gaixotasunak hartzen dituztenean.

UNICEFek munduko haur guztiei ur garbia eramateko lan egiten du. Azken hamarkadetan, gizateriak urarekiko dituen erronkak aldatu egin dira: orain teknologia eraginkorragoak ditugu, baina berotze globalaren, gatazken eta pandemien mehatxuaren ondorioz, egungo unea funtsezkoa da gure ahaleginak areagotzeko.

TANTAK programaren helburua mundu osoko haurrek, beraien familiek eta komunitateek ura, saneamendua eta higienea eskuratzeko aukera hobetzea da, haurren biziraupena hobetuz.

Tanta bakoitza, txikia bada ere, hurrengo honetan bilakatzen da:

-          Ur edangarrirako sarbidean, baliabidea urria den eskualdeetan.

-          Landa-eremuetan haurren osasuna babesten duten saneamendu-instalazioetan.

-          Higiene-programetan, komunitateei beren garapenean aurrera egitea eta gaixotasunetatik babestea ahalbidetzen dietenak.

-          Larrialdi batek jotzen duenean, ura, higienea eta saneamenduaren oinarrizko premiei erantzuteko baliabideetan.


PIE DE PÁGINA

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 314 859

Babesleak:

Luanvi TotalEnergies Rural Kutxa
Kaiku Forum Sport Campos Quironsalud Policlnica Gipuzkoa

Ostatua:

NERION

Garatua:

ADIMEDIA