MENÚ AUXILLIAR DE LA PÁGINA

FORTUNA
  • Luanvi

Behobia / San Sebastián webgune ofiziala - 58 Edizioa

58 Behobia - San Sebastián 2023

Behobia-San Sebastián lasterketako parte-hartzaileen elkartasuna

Behobia-cheque-ADELA-RK

C.D. Fortunak, Rural Kutxak eta Juan Carlos Unzuék ekimen solidario hau bultzatu dute, eta, haren eskutik, Behobia-San Sebastián 2022 lasterketako parte-hartzaileek eta herritarrek 17.214 euro eman dizkiote ADELA EH elkarteari (AEA dutenei egunerokoan laguntzen dieten elkarteek osatzen dute ADELA).

Behobia-San Sebastián 2022 amaitu eta dohaintzak egiteko epea itxita, 17.214 euro guztira bildu dira ADELA EH elkartearentzat, 3.200 lagunen elkartasunaren emaitzaz. ADELA EH-ri laguntzen jarraitu nahi duten horiek Rural Kuxako kontu-zenbaki honetan egin dezakete: ES56 3008 0173 5947 4008 2724

C.D. Fortuna klubak eta Rural Kutxak eskerrak eman nahi dizkiegu dohaintza hau posible egin duten guztiei. Ez dugu aipatu gabe utzi nahi, halaber, lasterketan ekintza zabaldu eta ikusarazteko eskumuturreko solidarioa jantzi zuten lasterkari guztiak.

ADELA EH Euskal Herriko Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren Elkarteen Federazioa da, eta Adela Araba, Adela Bizkaia eta Adela Gipuzkoa probintzia-elkarteek osatzen dute. Gaixotasuna dutenen eta haien familien onerako erabiltzen ditu baliabideak. AEA duten pazienteek baliabide ekonomiko eta asistentzial handiak behar dituzte, eta, dohaintza hauei esker, bizi-kalitatea hobetu ahal izango dute.

Horrela, Club Deportivo Fortuna eta Rural Kutxa tokiko elkarteei laguntza ematen saiatzen gara, izan ere, gaur egun sendabiderik ez duen gaixotasun honen inguruan denok kontzientziatzen ahalegintzen dira.

C. D. Fortunak eta Rural Kutxak eskerrak eman nahi dizkiogu Juan Carlos Unzuéri ekimen solidario honetan eman duen laguntza ordainezinagatik, proiektu hau lideratu eta ikusarazi baitu.


PIE DE PÁGINA

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 314 859

Babesleak:

Luanvi TotalEnergies Rural Kutxa
Kaiku Forum Sport Campos Quironsalud Policl�nica Gipuzkoa

Garatua:

ADIMEDIA