MENÚ AUXILLIAR DE LA PÁGINA

FORTUNA
  • Luanvi

Behobia / San Sebastián webgune ofiziala - 58 Edizioa

58 Behobia - San Sebastián 2023

Behobia-San Sebastián solidarioarena Juan Carlos Unzuérekin

Donacin-Rural-Kutxa-Luzn_low

RURAL KUTXAk, bere konpromiso sozialaren emaitzaz, 50.836 euro emango dizkio Francisco Luzón Fundazioari, 2 euro emango baititu Behobia-San Sebastián amaitu zuen lasterkari bakoitzeko.

Joan den igandean, azaroak 13, 25.418 lasterkari iritsi ziren helmugara. Horietatik, 1.234 deskalifikatu egin zituzten, ez zirelako zegokien kajoitik atera. Hala ere, kreditu-kooperatibak bere konpromisoari eutsi, eta 2 € emango ditu helmugara iristea lortu zuen parte-hartzaile bakoitzeko. Horrela, 50.836 euro guztira emango ditu.

Juan Carlos Unzué izan da ekimen honen babeslea, eta bildutako dirua Francisco Luzón Fundazioaren ikerketa-proiektu batera bideratuko da. Proiektu horren helburua da AEA duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea eta kaltetuen bizi-itxaropena ahalik eta gehien luzatzea, teknika zientifiko, kliniko eta soziodemografikoen bidez.

Izan ere, ikerkuntzarako dohaintzak behar-beharrezkoak dira gaur egun sendabiderik ez duen gaixotasun honi aurre egiten laguntzeko.

Gogoratu, halaber, datozen egunetan argitaratuko dela azkenean bildutako diru-kopurua, lasterkarien eta herritarren ekarpenak ere batu ondoren. Izena ematen hasteko unetik beretik egin ahal izan dituzte parte-hartzaile guztiek dohaintzak Behobia-San Sebastián lasterketaren webgunearen bidez, eta, bestetik, azken egunotako bozgorailuaz baliatu gara, komunikazio-mailan, herritar guztiei dohaintzak egiteko aukera emateko. Bildutako dirua ADELA E.H. Euskal Herriko Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren Elkarteen Federazioari (Adela Arabako, Adela Bizkai eta Adela Gipuzkoa) emango zaio.

Rural Kutxak eskerrak eman nahi dizkio C.D. Fortuna klubari ekimen solidario hau egiten laguntzeagatik, baita Juan Carlos Unzuéri ere, proiektu hau lideratzeko eta ikusarazteko eman duen laguntzagatik.


PIE DE PÁGINA

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 314 859

Babesleak:

Luanvi TotalEnergies Rural Kutxa
Kaiku Forum Sport Campos Quironsalud Policl�nica Gipuzkoa

Garatua:

ADIMEDIA