MENÚ AUXILLIAR DE LA PÁGINA

FORTUNA
  • Luanvi

Behobia / San Sebastián webgune ofiziala - 58 Edizioa

58 Behobia - San Sebastián 2023

LUANVI, BEHOBIA-DONOSTIA LASTERKETAKO BABESLE TENIKO BERRIA

N.P

Donostia, 2022ko martxoaren 9a.- Fortuna Kirol Elkarteak eta Luanvik, valentziako marka eta Behobia-Donostia lasterketa datozen denboraldietarako lotzen dituen akordioa sinatu dute. Akordioa 2022ko martxoaren 9an jarriko da indarrean. Akordioaren iragarkiarekin batera lasterketari eta kirol-jantzi markari ikusgarritasuna emango dioten hainbat ekintza hasiko dira.

Luanvi izango da, beraz, Behobia-Donostia lasterketan parte hartuko duten milaka korrikalariak jantziko dituen empresa, baita antolatzaile eta boluntario guztiak ere. Akordio honek Behobia – Donostia lasterketaren proiektua indartzen du hurbileko empresa eta produktuen aldeko apustan.

Behobia-Donostia lasterketarekin Luanvi babesle teknikoa den zerrenda handitzen du. Zerrenda horretan besteak beste Valentziako erdi maratoia, Malaga maratoia, Lisboako erdi maratoia, Gran Canaria-Maspalomas Marathon edo Brescia Art Marathon bezalako lasterketak daude. Akordio honekin, markak are gehiago indartzen du atletismoan duen presentzia, eta kirol honen egunerokotasunean modu egokian kokatzeko lanean jarraitzen du.

Akordioari dagokionez, Javier Tarancón, babesle eta kontu handien zuzendaria, oso pozik agertu da akordio hori korrikalarientzat hain berezia den lasterketa batekin lortu duelako, eta gaineratu du hori beste urrats bat dela Luanvi atletismo herrikoian zein elitekoan kokatzeko helburuan. Bestalde, Enrique Cifuentesek, Fortuna Kirol Elkarteko presidenteak nabarmendu du “Kluba pozik dagoela Luanviren babesletza horrekin, lasterketarako babes berriak egonkortasuna dakarrelako, eta garrantzitsua delako kirol-ehungintzan liderra den enpresa baten babesletza izatea; gainera, oso ondo lerrokatzen dela hurbiltasun-lana beti baloratzen duen lasterketa baten balioekin.


PIE DE PÁGINA

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 314 859

Babesleak:

Luanvi TotalEnergies Rural Kutxa
Kaiku Forum Sport Campos Quironsalud Policl�nica Gipuzkoa

Garatua:

ADIMEDIA