MENÚ AUXILLIAR DE LA PÁGINA
Izena eman zuten 25.379 pertsonatik 20.414 korrikalari ausart animatu dira 56. Behobia-Donostia lasterketan parte hartzera, %19,57k kale egin dutelarik. Helmugara 20.270 Lasterkari iritsi dira, 144k lasterketa utzi behar izan dute. Helmugara iritsi direnetatik 727 deskalifikatuak izan dira. Emakumezkoen partehartzea aurten ere igo egin da, lasterkarien %25,58era iritsiz errekor berria ezarri da.
Aurtengo edizioa berezi hontan irabazlea Eneko Agirrezabal gipuzkoarra izan da 1:0141 denborarekin. Bigarren Jesús Ángel Olmos izan da 3 segundutara eta hirugarren Alejandro González 6 segundutara.
Emakumezkoetan irabazlea Nuria Lugueros izan da, 1:12:43 denborarekin. Bigarren Elena Silvestre 53sra eta hirugarren Mireia Guarner 1m27sra.
Lehen Gipuzkoarrak Elena Silvestre eta Eneko Agirrezabal izan dira.
Roller kategorian, irabazleak Aitor Vacas eta Idoia Martínez.