MENÚ AUXILLIAR DE LA PÁGINA

FORTUNA
Bannerra

Behobia / San Sebastián webgune ofiziala - 57 Edizioa

57 Behobia - San Sebastián 2022

14. BEHOBIA TXIKI

Behobia-Txiki-2021

Urriaren 7an, eguerdiko 12:00etan, 14. Behobia Txikian izena emateko epea zabalduko dugu gure webgunean: www.behobia-sansebastian.com

Behobia Txikia azaroaren 13an egingo da, larunbata, 15:00etan hasita, Anoetako miniestadioan, eta 4-13 urteko (*) umeek parte hartu ahal izango dute.

Ezin izango da haur bat inskribatu adinez ez dagokion kategoria batean.

(*) Bizi dugun egoera dela eta pistan pertsonen presentzia murrizteko asmoz, aurten parte-hartzea 4 urtetik gorako haurrentzat izatea erabaki da, haur hoiek heldu batek lagundu gabe korrika egin baitezakete.

Eskatu orain zure seme-alaben dortsala, doan Rural Kutxarekin

Ez gelditu dortsalik gabe! Aurten, gure babesle nagusiak dortsala doan eta izena emateko lehentasuna (irailaren 28tik urriaren 6ra, biak barne) eskainiko dizkie Rural Kutxako En Marcha programako bezeroei (erabat doakoa den haurrentzako programa, gasturik eta komisiorik gabe).

Haurrentzako aurrezki libreta bat irekitzean, Rural Kutxak opari pack hau oparituko die zure seme/alabei:

  • B/SS Txikian izena emateko lehentasunezko epea eta dortsala doan (sustapen honen gehieneko kupoa agortu arte).
  • Gainera, En Marcha programako bezero berri guztiei, Rural Kutxak oparituko die Kontxako Badian paddle surf edo kayakeko 5 saio egiteko bonu bat (iraungitze datarik gabeko bonua).

Dortsala edukitzeko, EZINBESTEKOA izango da haurra En Marcha programako kontu baten titularra izatea. Seme-alaba oraindik bezeroa ez bada, zoaz hurbilen duzun bulegora eta dortsala eskatzera; 2021eko urriaren 22ra arteko epea izango duzu kontua irekitzeko.

Eska ezazu ORAIN eta DOAN Rural Kutxan.

Behobia Txiki eta Unicef

Aurreko edizioetan bezala, Behobia Txikia elkarlanean arituko da UNICEFekin.

Behobia Txikiko izen-emate bakoitzetik, 1 euro bideratuko da UNICEFen TANTAK proiektura.

UNICEF


PIE DE PÁGINA

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 314 859

Babesleak:

ADIDAS RURAL KUTXA KAIKU FORUM SPORT Quirónsalud

Ostatua:

NERION

Garatua:

ADIMEDIA