MENÚ AUXILLIAR DE LA PÁGINA

FORTUNA
  • Luanvi

Behobia / San Sebastián webgune ofiziala - 58 Edizioa

58 Behobia - San Sebastián 2023

Road to Behobia

Presta zaitez B/SSrako

Zure prestakuntzan lagundu nahi zaitugu, bai BSS Birtualerako bai Behobia - San Sebastián-rako, eta horretarako "Road to Behobia" sortu dugu.

5, 10 eta 15 km-ko hiru lasterketa egingo ditugu gure app-aren bidez, irailaren 11an, irailaren 25ean eta urriaren 16an, hala ere bakoitzak nahi duenean egin ahal izango ditu lasterketak. Doan egin ahal izango dituzu.

"Road to Behobia" -ren distantzia bakoitzeko zozketa bat egingo da lasterketa bakoitzaren hurrengo egunean, epearen barruan distantzia osatzen duten pertsona guztien artean. Honako hau zozketatuko da:

  • 2022ko Behobia - San Sebastián lasterketarako 1 dortsal.
  • 2022ko BSS Birtualla lasterketarako 1 dortsal.
  • 1 Liburu. Álber Vázquezen "La meta está en Itaca".

   

Erregistratu gure APP-an eta gozatu eskaintzen dizkizugun berrikuntzez.

  

Road to Behobia kamisetak

Aurten berritasun gisa, zure Road to Behobia partikularrean laguntzeko eta aurtengo Behobia - Donostia lasterketarako prestatzeko Luanvik kamiseta berezi bat sortu du.

Kamiseta Luanviren webgunean duzu eskuragarri.

Road to Behobia kamisetak

   

Hasi zure hurrengo B/SS-a prestatzen formatu birtualean edo tradizionalean, 5 kilometroko lasterketa batekin.

Aukeratu erritmoa, aukeratu ibilbidea, eta gozatu.

Hau da "Road to Behobia" osatzen duten hiru lasterketetatik lehena, guztiz doakoa da eta bai hasiberrientzat bai marka hobetu nahi duten ohiko pertsonentzat aukera ezin hobea.

B/SSrako bide berezi honetan gurekin etorri nahi?

Zer dute Behobiako lehen 5 kilometroek?

  • KM 1
    Irteerako zuzengunea Bidasoa ibaiaren ondotik. Guztiz laua, azken metroak izan ezik.
  • KM 2
    Irungo erdialdera igotzen gara aldapa leun batetik jendez beteriko kale artean.
  • KM 3
    Erdialdetik urruntzean aldapa gogortzen da Irungo Bentetarantz, bertan igoera eta jaitsiera txikiak.
  • KM 4
    Arretxe gaina, 3,4. Km, pasa eta aldapa bera goaz Irun atzean utzita.
  • KM 5
    Aldapa behera jarraitzen dugu eta une aproposa da arnasa lasaitzeko Gaintxurizketako igoera hasi baino lehen.

Gure "Road To Behobia" -ren bigarren etapa.

10 km-ko lasterketa honek prestakuntza pixka bat gehiago eskatuko dizu, baina gogoratu erritmoa zuk jartzen duzula, eta helburua lasterketaz gozatzea dela B/SSrako zure bidean.

Behobia - San Sebastián lasterketaren erdia osatuko duzu.

Aurreko "Road to Behobia" lasterketa burutu baduzu, Behobia - San Sebastián lasterketako lehen 5 kilometroak nolakoak diren jakingo duzu; orain, berriz, hurrengo 5 kilometroak nolakoak diren esango dizugu.

  • KM 6
    Gaintxurizketako igoeraren hasiera. Aldapatxo gogor bat errepide nagusira sartzeko.
  • KM 7
    Gaintxurizketako igoeraren zati nagusia, %3ko bataz besteko portzentajeko 2 Km-ko aldapa.
  • KM 8
    Gaintxurizketa Gainera heltzeko azken metroetan Tour giroa! Ondoren hasten da jaitsiera Errenteriarantzako 3 Km-ko jaitsiera luzea.
  • KM 9
    Jaitsieraren zati nagusia, %3ko portzentajea. Erritmoarekin asmatzen badugu abiadura polita hartu dezakegu.
  • KM 10
    Lasterketaren erdia, Lintziringo merkatalgunea. Arraroa egingo zaigu kotxerik gabe. Aldapa beherak jarraitzen du pixka bat gehiago.

Road to Behobiako azken etapa, Behobia eta Donostia arteko 20 kilometroak egin aurretik.

Lasterketa honek distantzia zorrotzagoa du, baina momento honetarako ondo prestatuta izango duzu.

Asko gustatu zaigu BSS Birtualerantz edo Behobia - San Sebastiá tradizionalerako bidean laguntzea. Hau bukatzean, lasterketako 20 km magikoez gozatzea besterik ez zaizu geratuko.

Oraingoan, Behobia - San Sebastián lasterketako 10. Km-tik 15. Km-rako bidea nolakoa den kontatuko dizugu:

  • KM 11
    Errenteria kanpoaldeko auzoetara iristen gara jaisten oraindik eta ibilbidearen gune lauenean sartzen gara, 2 Km.
  • KM 12
    Guztiz laua (ADI zebrabideetako erliebe ugariei!!) Errenteriako zumardia ikusle askoko gunea.
  • KM 13
    Errenteria jendetsuaren erdialdetik igaro ondoren Kaputxinoseko igoera dator. Igoera serio bat (%5 eta 450m), indarrak neurtu behar dira.
  • KM 14
    Kaputxinoseko azken metroak, gogorrenak eta Pasaiarantzako jaitsiera badiaren ikuspegi zoragarriarekin.
  • KM 15
    Buenavistako (Donostiarako sarrera) igoera eta jaitsiera txikia eta portuaren parean egingo dugu korrika.

Anima zaitez!

Behobia-San Sebastian lasterketaren azken kilometroak zain dituzu bai BSS Birtualean bai Ohiko Behobia - San Sebastián lasterketan. Animatu ia egina duzu! Oso pozik egongo gara Boulevard-era ongi etorria ematearekin, birtualki edo pertsonalki.

Eskerrik asko "Road To Behobia" honetan parte hartzeagatik.

 


PIE DE PÁGINA

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 314 859

Babesleak:

Luanvi TotalEnergies Rural Kutxa
Kaiku Forum Sport Campos Quironsalud Policl�nica Gipuzkoa

Garatua:

ADIMEDIA