MENÚ AUXILLIAR DE LA PÁGINA

FORTUNA
Bannerra

Behobia / San Sebastián webgune ofiziala - 56 Edizioa

56 Behobia - San Sebastián 2019

2020 Behobia-Donostia bertan behera

Lasterketa bertan behera gelditu ondoren, zer egin dezaket izen-ematearekin?

OSO GARRANTZITSUA:
Irailaren 30a baino lehen galdetegia betetzen ez dutenei zuzenean 2021rako gordeko zaie.

Antolakuntzak hiru aukera eskaintzen dizkizu:

1. aukera: Izen-ematea gordetzea 2021eko (azaroak 14) edo 2022ko (azaroak 13) lasterketarako.

Gu arduratuko gara izena-emateaz eta ez du kostu gehigarririk izango datozen bi urteetan salneurri aldaketarik bada.

Izen ematea ondorengo edizio baterako gordetzen baduzu, hurrengo egunetan Behobia Birtualerako 10 euroko deskontua jasoko duzu e-postaz.

2. aukera: Izen-emate salneurria itzultzea kudeaketa gastuak kenduta

Pandemiak eragindako krisiaren ondorioz Elkarteak duen egoera dela eta, itzulketa datozen 18 hilabeteetan egiteko konpromisoa hartzen dugu.

Kudeaketa gastuek, 6 euro, banku gastuak, komisioak eta izen-emateen ardura duen taldearen lana barnebiltzen dituzte..

3. aukera: Kopurua elkarteari dohaintzan ematea. Kopuru osoa, %75a, %50a edo %25a emateko aukera izango duzu.

Fortuna KErentzat bere ekimen nagusia bertan behera uztea, hilabetetako lanaren ondoren, kolpe gogorra da, eta egoera zailean uzten du. Klubeko lantaldean urte osoan lan egiten dugu lasterketa paregabea antolatzeko, partaideei onena eskaintzeko helburuz. Zure dohaintzak Elkartea lagunduko du une zail hauetan.

Ez baduzu galdetegiaren e-posta jaso, mesedez, jar zaitez gurekin harremanetan gure web orrialderen bidez.


Noiz arte dut zer egin erabakitzeko?

Epea irailaren 30ean amaituko da.

Irailaren 30erako aukeratu ez dutenei zuzenean gordeko zaie 2021rako.


2021 edo 2022rako gordez gero, bere garaian, moldaketarik egin ahal izango al dut?

Izen-ematea hurrengo urteetarako gordetzen duzun unetik, izen-emate berria bilakatuko da.

Izen-ematea guk egingo dugu eta baieztapena jasotzean beharrezko aldaketak egin ahal izango dituzu horretarako epearen barruan (irailaren 20a lasterketaren poltsako aldaketetarako).

Beharrezkoa bada titularitatea aldatu edo hurrengo urterako utzi ahal izango duzu izen ematea.

Hurrengo urteerarako gordetzea eskatu baduzu, ondoren ezingo da diruaren itzulketa eskatu. Baina bai ondorengo beste urte batetarako gorde.


Dirua itzultzea eskatuz gero, zer kopuru jasoko dut eta noiz?

Dirua itzultzea eskatuz gero, ordaindutakoari sei euro kenduko zaizkio kudeaketa gastuengatik.

Kudeaketa gastuek banku gastuak, komisioak eta antolakuntza taldearen lana barnebiltzen dituzte.

Itzulketa hurrengo 18 hilabeteetan egiteko konpromisoa dugu. Fortuna Kirol Elkartea bere mendebeteko historiako egoera zailenetako bat bizitzen ari da, eta pazientzia eta ulerkortasuna eskatzen dizuegu. Ahalik eta eragozpen gutxien eragin nahi dizuegu, baina Elkarteak ezin ditu itzulketak berehala egin, lasterketa gauzatuko ez bada ere, eragindako gastuak ugariak baitira.

GARRANTZITSUA: Ordainketarako erabili zenuen txartela erabilgarri ez badago, mesedez, jar zaitez gurekin harremanetan galdetegiaren bidez.


Zertara bideratuko duzue dohaintza?

Izen-ematearen dirua dohaintzan emanez gero, Fortuna Kirol Elkartea lagunduko duzu bere jarraipena kolokan jarri duen egoera zail honetan.

Fortuna Kirol Elkartea irabazi asmorik gabeko elkartea da, Behobiaren irabaziak oinarrizko kirolean, bere 11 kirol ataletan, eta Behobia-Donostiaren lantaldean inbertitzen dituena.


Pakete turistikoko izen-ematea baduzu:

Mesedez, jar zaitez bidaia agentziarekin harremanetan bertan behera nola utzi jakiteko.


Adidas Promozioko izen-ematea baduzu

2021eko edo 2022ko lasterketarako gorde dezakezu.


Dortsal solidarioa baduzu

Hautatutako elkarteari egindako dohaintza mantenduko dugu, e-postaz kontrakoa adierazi ezean.


Behobia Gaztean izena eman baduzu

Behobia Gazteren kasuan, itzulketa eskatuz gero, ez da kudeaketa gasturik kenduko; baina epea bera izango da.


Zer gertatuko da plátano de Canarias zirkuituarekin?

Zirkuituaren antolatzaileek urtebete luzatu dute proba guztiak osatzeko epea (2023 arte), beraz, oraindik ere super finisher domina lortzea izango duzu.


Beste zalantza batzuk

Bestelako zalantzarik baduzu, mesedez, jar zaitez gurekin harremanetan webguneko galdetegiaren bidez.


PIE DE PÁGINA

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 314 859

Babesleak:

ADIDAS KAIKU FORUM SPORT IMQ

Ostatua:

NERION

Garatua:

ADIMEDIA