MENÚ AUXILLIAR DE LA PÁGINA

FORTUNA
Bannerra

Behobia / San Sebastián webgune ofiziala - 56 Edizioa

56 Behobia - San Sebastián 2019

2020 Behobia-Donostia bertan behera

logo-bss56

  

Dagokien erakundeei galdetu ondoren, Fortuna Kirol Elkartetik ezagutarazten dugu tamalez 2020 Behobia-Donostia ez dela egingo.

Hilabete zailak izan dira, baina baita ahalegin, irudimen, analisi, azterketa eta ilusio handikoak ere, zeinetan lasterketa garaiko egoerara egokitzeko lasterketa plan bat landu dugun. Hala ere, pandemiaren egungo bilakaerak aurre egin beharreko aldagai gehiegi ditu.

Fortuna KErentzat funtsezkoa da Behobia osatzen dute pertsona guztien segurtasuna bermatzea: partaideak, boluntarioak, osasun langileak... baita festa bilakatzen duten ikusleena ere. Uneotan pertsona horiek guztientzat inguru erabat segurua bermatzea gure ahalmenetik kanpo dago.


Hortaz, egoera honetan izen emanda dauden pertsonei ondoko aukerak eskaintzen dizkiegu: (Hurrengo egunetan aukeraketa egiteko galdetegi bat bidaliko da e-postaz)

  • Izen ematea 2021eko (azaroak 14) edo 2022ko (azaroak 13) lasterketarako uztea.
  • Izen ematearen salneurria bueltatzea, gehienez, 18 hilabeteko epean (kudeaketa gastuen 6 euro kenduta).
  • Izen ematearen kopuru osoa edo zati bat dohaintzan ematea Fortuna KEri.


Izen ematea ondorengo edizio baterako gordetzen dutenei, hurrengo egunetan Behobia Birtualerako 10 euroko deskontua bidaliko zaie e-postaz.

Hiru aukeretako zeinen alde egiten den jakinarazteko epea irailaren 30an amaituko da. Galdetegiari erantzunik jaso ez badugu, izen ematea zuzenean gordeko dugu 2021eko lasterketarako.

Badakigu kirola egitea onuragarria dela, horregatik, berme guztiekin egiten jarraitzera animatzen zaituztegu, datorren urtean berriro goza dezagun gustuko dugun moduan.

Pandemiak -eta lasterketan izandako eraginak- Fortuna KEren mendebeteko historiako une zailena ekarri du, bere jarraikortasuna zalantzan jartzeraino.

Gure nahia uneoro izan da eta da Behobia-Donostiako motorra zaretenoi ahalik eta eragozpen gutxien eragitea. Zuen babesa orain funtsezkoa izango da.

Amaitzeko, zuen konfiantza eskertu nahi dizuegu. Ekitaldi hau antolatzen dugunontzat oso garrantzitsua izan da lasterketa gauzatu ahalko zela sinistean erakutsitako konfiantza

Eskerrik asko une zail hauetan zuen babes, pazientzia eta ulerkortasunagatik.

Hurrengoan elkar ikusiko dugu. Aupa Behobia!

 


PIE DE PÁGINA

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 314 859

Babesleak:

ADIDAS KAIKU FORUM SPORT IMQ

Ostatua:

NERION

Garatua:

ADIMEDIA