MENÚ AUXILLIAR DE LA PÁGINA

FORTUNA
Bannerra

Behobia / San Sebastián webgune ofiziala - 56 Edizioa

56 Behobia - San Sebastián 2021

BSS BIRTUALA

Fortuna KEak Behobia – Donostia lasterketa birtualaren lehen edizioa aurkezten du. Formatu berri hau eta ohiko lasterketa batera ospatuko dira, era honetan parte-hartzera etorri ezin duten eta horrelako erronka bati aurre egiteko momentua ez den pertsonek ere beste era batera parte hartzeko aukera izango dute.

BSS Birtuala azaroaren 2tik 8ra ospatuko da, eta BSS astea izena hartuko du, epe tarte horretan lasterketaren 20 kilometroak egin beharko dira. Distantzia, bakoitzak behar dituen saio guztietan osa daiteke, ez da zertan saio bakar batean egin behar. Helburua azaroaren 8an 20 kilometroak eginak izatea da. Lasterketaren erregistroa Runneak garatutako geolokalizazioan oinarritutako teknologia duen app-aren bidez egingo da.

Izena ematen duten pertsona guztiek hurrengo egunetan aurkeztuko den oroimenezko domina ikusgarri bat jasoko dute.

Dominaz gain, honako hauek ere jasoko dituzte:

- 5 euroko deskontua 2021eko Behobia-Donostia lasterketan

- Entrenamendu zerbitzu pertsonalizatua Runnea Academyn

- Dortsalen eta Lasterketaren babesle ezberdinek emandako ezusteko oparien zozketan sartuko dira.

Izen-emateak uztailaren 16an irekiko dira virtual.behobia-sansebastian.com webgunean eta 15 euroko prezioa izango du.

Lehen edizio honetan plazak 5000 parte-hartzailera mugatuta egongo dira.

Aldi berean jakinarazten dizuegu Behobia tradizionala ospatzeko protokolo-plan bat garatzen ari garela, egoera berrietara egokituta, eta segurtasun-tarte nahikoarekin parte hartu ahal izateko.

webEUS-BSS-BIRTUALA_ONA


PIE DE PÁGINA

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 314 859

Babesleak:

ADIDAS KAIKU FORUM SPORT IMQ

Ostatua:

NERION

Garatua:

ADIMEDIA