MENÚ AUXILLIAR DE LA PÁGINA

FORTUNA
Bannerra

Behobia / San Sebastián webgune ofiziala - 56 Edizioa

56 Behobia - San Sebastián 2021

BEHOBIAREN 100 URTEEI BURUZKO DOKUMENTALAREN ESTRENALDIA

Behobiaren" 100 urteei buruzko dokumentalaren estreinaldia ETB-1n

Igandean, apirilak 12, eguerdiko 12:00etan.

2019ko martxoaren 30ean lehen Behobia-San Sebastianen 100 urte bete ziren. Lasterketaren talde antolatzaileak eta Fortuna KE-ren zuzendaritzak erabaki zuen lehen mendea dokumentu batean agertzea. Gertakari sozial, historiko eta politikoek lasterketaren bilakaerari ezinbestean eragin zioten mende bat.

Urtebetez informazioa, lekukotzak, filmak eta abar biltzen aritu gara lasterketaren historia eta une esanguratsuenak biltzen dituen dokumentala egiteko. Denbora eta ahalegin asko jarri dugu eta norbanako zein erakunde askoren laguntza jaso dugu, baita zuzendaritzaz arduratu den Bira Produkzioak-ena. Oso pozik gaude emaitzarekin.

Dokumentalaren estreinaldiko egoera –gerora Europako jaialdietan erakutsiko dena– ez da inork nahiko genukeena, baina espero dugu ikusten dutenek gozatzea eta bertan jasotakoarekin identifikatzea. "Behobia" herri honen parte baita, bertan korrika egin, boluntario bezala parte hartu eta espaloietatik txalo egiten dutenena; azken buruan, mende bat osa dezan lagundu dutenena. Espero dugu dokumental honek, irudi historikoak nahiz lekukotza ezezagunak biltzen dituen narrazio honek, ilusio apur bat ekartzea egungo egoeran.

Estreinaldia igandean, hilak 12, 12:00etan izango da ETB1n, eta, ondoren, ikusgai izango da 24 orduz EITB Nahieran.


PIE DE PÁGINA

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 314 859

Babesleak:

ADIDAS KAIKU FORUM SPORT IMQ

Ostatua:

NERION

Garatua:

ADIMEDIA