MENÚ AUXILLIAR DE LA PÁGINA
GARRANTZIZKOA:
Motxilek ezin dute 5 kilo baino gehiago pisatu eta balioko zein puskatu daitezken gauzak bertan EZ sartzea gomendatzen dugu, antolakuntza ez bait da arduradun egingo. Motxila zure dortsal zenbakiaren azken bi zenbakien arabera utzi beharko duzu dagokion puntuan.
Motxila itxita eta dortsalean datorkizun itsasgarriarekin hurrengo tokietan utzi ahal izango duzu:
Motxila Kursaal Kongresu Jauregian (Zurriola hiribidea 1) kokatutako jasotze puntuan utzi ahal izango duzu azaroaren 11 eta 12an, ostiraleko ordutegia 12etatil 21etara eta larunbatekoa 10etatik 20:30etara.
Lasterketa amaitzean motxila Gipuzkoa Plazan (helmugan) jaso ahal izango duzu zure dortsala erakutsiz.
(EZ DAGO BESTE TOKIRIK MOTXILA LASTERKETA EGUNAREN AURRETIK UZTEKO)
Lasterketa egunean 8:30 etatik aurrera eta, dortsalean zure zenbakiaren arabera duzun ordura arte, utzi ahal izango duzu motxila. Ordu horretatik aurrera ez da zerbitzua bermatzen.
Zure dortsal zenbakiaren azken bi zenbakien arabera utzi beharko duzu motxila. Motxila Gipuzkoako Plazan jaso beharko duzu lasterketa ondoren.