MENÚ AUXILLIAR DE LA PÁGINA
Renfe eta EuskoTren - Txartel berezia. Prezioa euro 1,5 (trena + autobusa)
Korrikalarientzat eta lasterketaren aurretik irteerara iristeko bakarrik balio du.
Kontsultatu zein geltoki duzun gertuago, zein txartel erosi behar duzun jakiteko, Euskotrenekoa edo Renfekoa.
Trenen eta kontsignaren gida: Zure izen abizenak sartuta, zauden tokitik irteerara joateko ordutegi hoberena gomendatuko dizu.
Zumaia-Lasarte-San Sebastián-Irun (Nazioarteko Zubia)
Lasterketa eguneko ordutegia (aurki)
Zumarraga-Tolosa-San Sebastián-Irún (Kolon pasealekua)
Lasterketa eguneko ordutegia (aurki)
Ezinbestekoa da tren txartela erakustea autobus anezka erabiltzeko.
OHARRA: Gogorarazten dizugu muxukoa nahitaez erabili behar dela garraio publikoan.
Oharra: Ibilbideraren luzapena BEHOBIAko kontsigna guneraino (20/30minutu). Autopistaz. San Pedro eta Donibanetik puntualtasunez egingo dira irteerak.
Bidaia MUGI-LURRALDEBUS txartelarekin ordaintzea gomendatzen da.
NONDIK | IRTEERA ORDUA | GELTOKIAK |
San Pedro | 8:00 |
|
Donibane | 8:00 |
|
A-8 AUTOPISTA, Behobiako irteera hartu (Iruña-Pamplona), parte-hartzaileak ZAISA ingurunean (N-121-A (utzita, eta Donostiarantz bueltatuz berehala.
Autobus pribatuentzako aparkalekua Anoetako estadioan eta eta Ilunbeko zezen plazan dago. Bertara gerturatzeko, helmugatik (Askatasun Hiribidea 14) dohaineko autobus lanzaderak egongo dira Anoeta Estadiora.
Irundik, Darío Regoyos kaletik, Bidasoa ibaiaren ondotik (ikus planoa).
Frantzia eta Iparraldetik, Behobiako zubitik.
Donostiako hirigunera autoz ez sartzea gomendatzen da. Hiri kanpoaldeko aparkalekuetan autoa uztea eta garraio publikoan zein oinez gerturatzea gomendatzen da.
Ibilbidean 7 hornidura puntu daude guztietan ura dago eta isotonikoa eta solidoa batzuetan. Helmugan poltsa bat ematen da solido eta likidoarekin.
Hemen ikus dezakezu informazioas
Lasterketako irteera 19 taldeetan dago antolatua, kolore desberdinetan lehenengo eta hauek era berean, taldeka.
Dortsal koloreak Behobia Donostia lasterketan zein beste erdi maratoietan egindako denboraren arabera ematen dira.. Azken hiru urteetan egindako denborak bakarrik izango dute balioa eta beharrezkoa da izen ematea egiterako momentuan akreditazio atalean zehaztea (lasterketaren sailkapenera link-a).
Ez baduzu akreditaziorik jartzen, ezingo dugu konprobaketa egin eta dortsal txuria jarriko dizugu, edo BSS lasterketan azken hiru urteetan (salbuespen bezela auren lau izango dira) denbora izanez gero, dagokizun kolorea.
Irteera ordua eta taldea dortsalean datoz idatzita, zure talde zenbakia kontutan hartzea eta zure zenbakia duen kartelaren atzean jartzea oso garrantzitsua da. Ordua nahiz eta antzekoa izan aldatu egin daiteke arrazoi desberdinengatik, baino taldea beti erreferentzi zuzena eta ona izango da. Irteera aurreratzen baduzu deskalifikatua izango zara.
Hemen ikusi dezakezu kolore bakoitzari dagokion denbora.
29 erbi daude lasterketan, eta banderola bat daramate egin behar duten denborarekin.
Hurrengo moduan daude kokatuak:
GARRANTZIZKOA:
Motxilek ezin dute 5 kilo baino gehiago pisatu eta balioko zein puskatu daitezken gauzak bertan EZ sartzea gomendatzen dugu, antolakuntza ez bait da arduradun egingo. Motxila zure dortsal zenbakiaren azken bi zenbakien arabera utzi beharko duzu dagokion puntuan.
Motxila itxita eta dortsalean datorkizun itsasgarriarekin hurrengo tokietan utzi ahal izango duzu:
Motxila Kursaal Kongresu Jauregian (zurriola Hiribidea 1, Donostia) kokatua egongo den jasotze puntuan utzi ahal izango duzu (azaroaren 11 eta 12an). Lasterketa amaitzean motxila Gipuzkoa Plazan (helmugan) jaso ahal izango duzu zure dortsala erakutsiz.
(EZ DAGO BESTE TOKIRIK MOTXILA LASTERKETA EGUNAREN AURRETIK UZTEKO)
Lasterketa egunean 8:30 etatik aurrera eta, dortsalean zure zenbakiaren arabera duzun ordura arte, utzi ahal izango duzu motxila. Ordu horretatik aurrera ez da zerbitzua bermatzen.
Zure dortsal zenbakiaren azken bi zenbakien arabera utzi beharko duzu motxila. Motxila Gipuzkoako Plazan jaso beharko duzu lasterketa ondoren.
TOPAGUNEA Okendo Enparantza da, HELMUGATIK GERTU, bertan daude ere errekuperazio karpak. Enparantza honetan kartelak daude Atik Zrako hizkiekin eta abizenaren arabera adostu daiteke topalekua.
Lasterketa ondoren, nahiz eta mugatuak izan, dutxak daude. Honako hauek dira:
Helmuga hirigunean bertan aurkitzen da, horregatik kotxe partikularrean gerturatzea aukera txarrena da. Kotxea hirigunetik kanpo gelditzen diren aparkalekuetan (Illumbe, Ibaeta, Anoeta, Loiola) uztea eta hirigunera garraio publikoan zein oinez gerturatzea gomendatzen da.