MENÚ AUXILLIAR DE LA PÁGINA

FORTUNA
Bannerra

Behobia / San Sebastián webgune ofiziala - 55 Edizioa

55 Behobia - San Sebastián 2019

DUELA 100 URTE HASI ZEN DENA

Gaur, 2019ko Martxoak 30, lehen Behobia – San Sebastian ospatu zela 100 urte betetzen dira.

Fortuna Kirol Elkartetik, Behobia – San Sebastian lasterketaren antolatzaile bezala 100 urte hauetan modu batean edo bestean parte hartu duten pertsona guztiak (bolondres, parte-hartzaile, babesle, elkarte eta erakunde) zoriondu eta eskertu nahi ditugu.

1919-Llegada-Paseo-Republica-Argentina--Hotel-Maria-Cristina

1919. LEHEN BEHOBIA DONOSTIA: KIROL ETA ANTOLAKUNTZA ERRONKA

(Antxon Iturrizak idatzitako Fortuna KEren Mendeurreneko liburuan oinarritutako artikulua)

Hastepenetik, Fortuna KE-k bere presentzia egonkotzen hasi zuen korrikalaritzan, Cross Country bezala ere ezaguna. Izan ere, 1919an Gipuzkoan lasterketa egutegi zabala zegoen,Fortuna KErekin batera Uliako Gimnastikak edo Real Unionek ere parte hartzen zuten hartan, besteak beste. Ia proba guztietan nagusi ziren Juan Muguerza (elgoibartarra), Miguel Peña (Uliako Gimnastika) edo Modesto Macazaga (Fortuna KE)

Lasterketak gertakari herrikoiak ziren, korrikalariak tranbietan eramaten zituzten, musikarekin harrera egiten zieten eta txaloka adoretzen zituzten ehunka lagunek bide ertzetan. 

Behobia-Donostiarekin Fortunak iraupen lasterketen eskeman muga berri bat zabaldu zuen 1919an. Korrikalaritza ibilbideetan ohiko distantziak 5 eta 10 kilometro artekoak ziren. Elkarteak 20 kilometroko lasterketa antolatzeko proiektua ezagutarazi zuenean1919ko martxoaren 30ean ezustea izan zen. Antolaketa erronka handia zen ibilbide jarrai hain luzea eta irteera nahiz helmuga leku urrunetan zituena planteatzea; eta noski, ez zuen parakorik Elkarteak berak ordura arte bere gain hartutako esperientziekin.

Aurreko egunetan, egunkariek azalpenak eman zizkieten ikusleei eta korrikalariei. Azken hauek Hendaiara joango ziren  goizeko zortziak bost gutxitako ‘Topoan’. Geltokian ibilgailu batek eramango zituen irteerara, “Faisanen uhartearen parean eta nazioarteko zubitik 300 metrora” zegoena. 

Halaber, zehaztu zuten korrikalari bakoitzarekin “txirindulari laguntzaile” bat joatea,  helburu zuena sostengatzea, masajeak ematea, hesgailuak jartzea eta abar; eta atletei gomendatu zieten “oinetako laua edo, azken muturrean, alpargatak artile galtzerdiekin”.

Lion D’Or-en, Forturaren garaiko egoitzan kokatutako kafetegian (Victoria Eugenia antzokiko sotoan), izen emateak erregistratzen joan ziren 36 korrikalariko kopurura heldu arte.

Aurreko egunetako eguraldi txarrak eraginda, bezpera arte izan zuten antolatzaileek proba egingo ote zen zalantza. Eta ohartarazi zuten: “Eguraldi txarragatik zalantzarik baduzu, galdetu 047 telefonoan arratsaldeko bostetatik zazpietara”. Baina probaren arduradunen lasaigarri, egunak oskarbi argitu zuen.

Lehen ordutik, Topoaren irteerako geltokian, Peñaflorida kalean, oso ugaria zen korrikalari, manager, komisario, ordezkari eta txirrindularien kopurua, Irunera joateko mugako trenaren zerbitzu berezia erabiltzeko prest.

Ordubete geroago, urduritasuna Behobia ingurura lekualdatua zen, kotxean hara joanak ziren ere antolatzaileak, ordezkariak eta kazetariak. Haiekin batera, txirrindulari, motorista, zaldizko eta ikusle multzo bat gogotsu zain zegoen irteerako unea noiz iritsiko.

Eta tentsioz beteriko unea heldu zen, lehen Behobia-Donostian parte hatruko zuten hogeita bi korrikalariek larri begiratzen zuten Gipuzkoako Atletismo Federazioko presidente Gabriel María Lafitteren besoa, irteera emateko pistola eskuan zuena.

Maczaga izan zen probaren buru lehen zatian bere txirrindulari laguntzaileak aholkatuta, zeina Luis Adarraga kirolari aparta eta Fortunako bazkide sortzailea zen. Postua mantenduko zuen Gaintxurizketako gaina pasatu arte, han Muguerzak aurre hartu zion behin betiko.

Errenteria igarotzean jendetza zegoen ikusten, garaiko komunikabide batek aipatzen duenez: “Ikuslegoa gero eta ugariagoa zen eta ibilgailuak edonondik heltzen ziren, osatuz ziklo-moto-auto-tranbia-zaldiko-korrikalari karabana zoragarri bat”.

Gogo berotutako zaletuen bigarren ilaran bide eginez korrika bat Victoria Eugenia parean jarritako helmugara hurbiltzen ari zen. Juanito Muguerza zen! Elgoibarko korrikalari handia Behobia-Donostiako lehen irabazlea izango zen. Ikuslegoak bere izena orru egiten zuen helmugako marra zeharkatu zuenean 1:17:50 denboran. 20 segundora ibilbidea osatu zuen Modesto Macazagak, eta haren atzetik, beste hamabi meritudun atletek, besteren artean Ugalde eta Lafourcade fortunistak.

Behobia-Donostiak hasia zuen bere ibilbidea ordura arte hiriburu donostiarrean jokatutako kirol ekimen herrikoiena izatea lortuta. Lehen edizio hura, gainera, Fortunarentzat garaipena ere izan zen, egonkortzen hasi baitzuen bere etorkizuna kirol ekimen herrikoien antolakuntzan.

1919-Participantes-primera-Behobia


PIE DE PÁGINA

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 314 859 - F. 943 217 177 - info@behobia-sansebastian.com

Babesleak:

ADIDAS EDP KAIKU FORUM SPORT IMQ

Ostatua:

NERION

Garatua:

ADIMEDIA