MENÚ AUXILLIAR DE LA PÁGINA

FORTUNA
Bannerra

Behobia / San Sebastián webgune ofiziala - 55 Edizioa

55 Behobia - San Sebastián 2019

Galdera Ohikoenak

Zein egunetan ospatzen da lasterketa?

Behobia-Donostia 2019ko azaroaren 10ean ospatuko da.

Noiz hasten da eta bukatzen da izen-emate epea?

  • Ohikoen izen ematea, Fortuna K.E-ko bazkideak, pakete turistikoak, dortsal solidarioak, patinatzaileak eta Gaztea: Apirilarean 3an.
  • Izen emate orokorra eta adidas promozioa: Maiatzaren 7an.

Zein da izen ematearen prezioa?

Ohiko korrikalariak eta Fortuna K.E kideak 40 €.

Izen ematearen prezioa 45 eurokoa da.

Dortsal solidarioak 52 (45 euro+ 7 euro donazioa) eurotik aurrera.

Zer egin behar dut izena emateko?

Web orri honetan bertan Izena eman gunean sartu eta dagokizun izen-emate aukera bat egin. Internet bidez bakarrik egiten dira izan emateak, ala ere dortsalak, korrikalariaren poltsa,... herrialde desberdinetan jaso daitezke, izen ematearen prozesuan ikusi daiteken bezela.

Nola jakin dezaket izen ematea zuzen osatuta dagoela?

Ohiko korrikalarien kasuan e-mail bat jasoko duzute kode batekin BSS19... hau jaso ezean gurekin jarri harremanetan Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Izen emate arrunta, bi fasetan egingo da (izen emate motak atalean informazio gehiago). Izen ematea behin gauzatuta egoera ikusteko sartu "Izen ematearen ziurtatzea" eta zure e-mail eta pasahitzarekin sartu (izen ematea egiterakoan sartu zenituenak).

Zer gertatzen da behin izena emanda dudanean ezin badut parte hartu lesio bat edo beste arrazoi bat dela eta?

Baja ematea eskatu dezakezu, kasu honetan izen ematearen zenbatekoa, ken sei euro, bueltatuko zaizkizu edo hurrengo urteko Behobia-SS erako gorde dezakezu ere izen ematea.

Bi kasu hauetan irailak 20a bainan lehen egin beharko dituzu antolakuntzari zuzenduaz Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu -era.

Irailaren 20a ondoren bakarrik lesio arrazoiengatik diren bajak onartuko dira, mediku ziurtagiria beharrezkoa da eta baja emateko azken eguna urriaren 30a izango da. Data honen ondoren ez dira bajak onartuko.

Garrantzitsua: Aurreko urtean dortsala gorde bazenuen, aurtengo izen ematea ezin izango duzu bertan behera utzi.

Dortsala izenez aldatu daiteke?

Bai, irailaren 11tik aurrera izen ematearen izen aldaketa egin dezakezu gure webgunean, dortsal kolorea, kamiseta taila eta jasotzeko lekua irailaren 20a arte aldatu daiteke. Irailaren 21 etik lasterketa bezpera arte (arratsaldeko 8ak arte) titularidadea soilik aldatu daiteke (korrikalariaren poltsaren datuak ez).

Nere dortsalaren kolorea aldatu dezaket izena eman ondoren 2019 bitartean nere denbora beste lasterketa batean hobetzen badut?

Dortsala aldatzeko azken hiru urteetako (2016, 2017 eta 2018) eta 2019ko (irailaren 20a arte) lasterketetan lortutako denborak balio dute.

info@behobia-sansebastian helbidera idatzi behar da aldaketa eskatuz. Aldaketa lortu ahal izateko, denbora berria aurkeztu beharko da, distantzia (20km edo erdi maratoia), eta denbora lortu den lasterketaren izena zein webunea klasifikazioetara zuzentzeko. Aldaketa hauek egiteko epea irailaren 20ean bukatzen da.

Non jaso dezaket dortsala, kamiseta, domina e.a. dituen “Korrikalariaren Poltsa”?

Izen-emate prozesuan azaltzen dira “Korrikalariaren Poltsa” jaso ahal izateko aukera ezberdinak: kirol dendak herrialde eta probintzia desberdinetan, lasterketaren azoka, e.a. Lasterketaren Azoka  Ficoba-n (ikusi kokapen mapa) izango da, lasterketa aurreko asteburuan; hau da, azaroak 8 eta 9ean, ostiralean 12:00etatik 21:00tara eta larunbatean 9:00etatik 20:00 tara.

Beste pertsona batek nere dortsala jaso dezake?

Bai, NAN-a (edo fotokopia) edo izen ematearen ziurtagiria erakutsi beharko ditu dortsala jaso ahal izateko.

Nola joan naiteke irteerara?

Irteerarantz doazen trenak daude Donostia eta Lasarte-Oriatik, Pasaia, Oreretatik, e.a. eta Irunen autobusak daude irteera punturaino. Ikus ordutegiak eta geltokiak “Irteera” gunean.

Nola iristen da irteeran utzitako poltsa helmugara?

Kontsigna aurreratuan (Lasterketaren Azokan lasterketa baino lehen edo lasterketa egunean Gipuzkoa Enparantzan edo Zuhaizti kiroldegian) motxila ez dutenak utzi, irteeran utzi ahal izango dute, eta ondoren kamioietan eramango dira Helmugako Kontsignara (Gipuzkoa enparantzan)

kontsignari buruzko informazio gehiago irteera atalean

Non topatu naiteke nire lagun edo familiartekoekin?

TOPAGUNEA Okendo Enparantza da, HELMUGATIK GERTU, bertan daude , masajeen gunea eta errekuperazio karpa. Enparantza honetan kartelak daude Atik Zrako hizkiekin eta abizenaren arabera adostu daiteke topalekua.

Non aparkatu dezaket autoa Donostian?

Lasterketaren helmuga hiri erdian kokatuta dago, beraz bertaraino ibilgailu partikularraren bidez heltzea aukera txarrena da. Egokiena ibilgailua hortarako prestatutako aparkalekuetan uztea da eta hiri erdira autbusez hurbiltzea da. Ikus Donostiako planoa.


PIE DE PÁGINA

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 314 859 - F. 943 217 177 - info@behobia-sansebastian.com

Babesleak:

ADIDAS EDP BMW LURAUTO FORUM SPORT IMQ

Ostatua:

NERION

Garatua:

ADIMEDIA