Biziki gomendatzen dugu araudiaren irakurketa arretatsua arau garrantzitsuenak eta zerbitzu nagusiak ezagutzeko.
1. IRTEERA ORDUAK ETA GUNEAK
- GURPIL-AULKIAN DOAZEN ATLETAK: 9:30
- PATINATZAILEAK: 9:35
- KORRIKALARIAK: 09:55
Korrikalariek 19 irteera talde osatuko dituzte dortsalean eta webguneko "Irteera" tartean agertzen den informazioaren arabera. Dortsalean ageri den orduaren aurretik irteera-gunean jarriz gero lasterkariari lasterketatik kanporatua izango da. Txip-irakurgailuek behar baino lehenago abiatzen diren lasterkarien berri emango dute. Aitzitik, dagokien gunetik baino atzeragotik abiatzen diren lasterkariei (adibidez, beste kolore bateko dortsala duten lagunekin batera joan nahi dutelako) ez zaie inolako zigorrik ezarriko.
2. EKIPAJE KONTSIGNA
Atletek beren arropak poltsa itxietan gorde behar izango dute, korrikalariaren poltsan jasoko duen BERE dortsalaren itsasteko tirarekin.
*Ez dira bidai poltsak ez eta poltsa handiak onartuko (gehienez 5kg).
*Ondoren, nork bere poltsa berreskuratzeko dortsala aurkeztu beharko du.
*Poltsa edo motxila manipulatzea (zama handiko kamioetan kargatu eta deskargatzea) eta erregistrorik ez denez egiten, ez da gomendatzen objektu arin edo baliotsuak sartzea poltsan.
Poltsa uzteko puntuak hauek dira:
. KONTSIGNA AURRERATUA
- KURSAAL JAUREGIAN kokatutako JASOTZE PUNTUAn: azaroaren 10a, ostirala, 12:00tatik 20:00etara, edo azaroaren 11ean, larunbata, 10:00etatik 20:00etara. Poltsak helmugako kontsigna postuetara eramango dira lasterketa egunean jasotzeko.
- LASTERKETAREN EGUNEAN: HELMUGAKO KONTSIGNA (GIPUZKOA PLAZA) goizeko 7:30tatik aurrera.
IRTEERAKO KONTSIGNA:
- Transportes BILDUTRUCK enpresaren kamioietan. Irteeraren ondoan egongo dira kamioiak. Poltsak gordetzeko orduak dortsalean ageri dira. KAMIOAK 9:50TAN ATERAKO DIRA. Ordu horiek baino beranduago ez da kontsigna-zerbitzurik bermatuko.
3. HORNIDURA POSTUAK, WC ETA MEDIKU ASISTENTZIA (ikusi planoa)
Edari-postuak egongo dira irteeran eta honako kilometrotan: 1,8 (WC) - 5,8 - 9,5 (Ura + Isotonikoa) - 11,9 (WC) - 14 (Ura+Isotonikoa) - 15,5 Km (WC) - 17,8 kilometroa eta helmugan. Osasun-postu finkoak 0-8-10-14-18-19,5 eta 20. Km egongo dira.
4. DENBORA MAXIMOA ETA KONTROL ITXIERA
Norberaren irteera kontutan izanik, gehienez 2 ordu eta 35 minututan egin hala izango da lasterketa.
5. NAHITAEZ ERRETIRATZEA
10. Km, azken irteeratik 1:15 ordura. 15. Km, 1:55 ordura. Denbora horiek baino beranduago iristen diren atletek lasterketatik erretiratu beharko dute. Hala egin ezean, antolakundeak ez du inolako erantzukizunik bere gain hartuko.
6. HELMUGAKO ZERBITZUAK (Ikusi planoa)
- DOMINA
- ANOA POSTUA (LIKIDO ZEIN SOLIDOA)
- EKIPAJEAK JASOTZEA: dortsala aurkeztuta, Gipuzkoako plazako arkupean.
- MASAJEA: Okendo plazan (Gipuzkoako plazatik 100 metrora).
- EXTRA ANOA POSTUA: Okendo plazan (Gipuzkoako plazatik 100 metrora).
- DUTXAK: Kontxako hondartzako kabina publikoan eta udal-kiroldegietan
- INFORMAZIOA: Gipuzkoako Plazan Txurruka eta Andia kaleen bidegurutzean
- ELKARGUNEAK: “A-tik” “Z-ra” bitarteko kartelak Okendo plazan, senitarteko edo lagunekin hitzorduak egiteko.
- AUTOBUS LANZADERAK: DBUs-en autobus zerbitzu berezia Anoetako udal kiroldegi eta aparkalekura Askatasun hiribidetik.
7. INGURUNEA ZAINTZEA
Parte-hartzaileei ingurunearekin ahalik eta ardura gehien izateko eskatzen zaie, hondakinak (edalontziak, botilatxoak, edari-latak, euritarako plastikoak eta abar) botatzeko orduan. Kontuan izan behar dugu lasterketan parte hartzen duten hogeita bost mila atletek hondakinak botatzean axolagabekeriaz jokatzen badute arazo larria sor diezaioketela natura- eta hiri-inguruneari.
Arropa zaharrak, edalontziak eta gainerako hondakinak botatzeko ezarriko diren edukiontziak erabili behar dira, eta, lasterketan, hornidura postuetatik gertu utzi.
8. GOMENDIOAK
- Lasterketan parte hartu aurretik azterketa medikoa egitea gomendatzen die bereziki Fortuna KE-k lasterkariei. Prestakuntza fisiko zuzena egiteko aholku mediko interesgarriak irakur daitezke www.behobia-sansebastian.com web-orrian.
- Ez da behar baino edari gehiago hartu behar. Atzetik datozen atletengan pentsatu behar da, ziur aski likido gehiago beharko baitute. Edalontzia eskaintzen duten postuetan, lasterkariak korrika ari dela edateko ohiturarik ez badu, hobe du segundo batzuetan gelditzea.
- Esfortzuak ibilbidearen arabera dosifikatu behar dira. Hobe da garaiz erretiratzea ondoren damutzea baino.
- Helmuga-marra zeharkatutakoan ez da gelditu behar, aurrera ibili behar da edariak eta ekipajeak dauden gunera, jende-pilaketa arriskutsuak ekiditeko.
- Araudi honetan jasotzen ez diren gainerako kontuetan aplikatu beharreko araudi osagarria IAAFrena da.
- Ondo pasa.