MENÚ AUXILLIAR DE LA PÁGINA

FORTUNA
Bannerra

Behobia / San Sebastián webgune ofiziala - 56 Edizioa

56 Behobia - San Sebastián 2019

BEHOBIA 2016

Nabaritu da tenperatura freskoak eta euriak irteerara gerturatu diren lasterkarien kopuruan eragina izan dutela. Izena eman zuten 31276 pertsonatik 25228 animatu dira lasterketan parte hartzera, %19 inguru kale egin dutelarik. Helmugara 25077 Lasterkari iritsi dira, 151k lasterketa utzi behar izan dute. Helmugara iritsi direnetatik 936 deskalifikatuak izan dira. Emakumezkoen partehartzea aurten ere igo egin da, lasterkarien %23ra iritsiz errekor berria ezarri da.

Bereziki aipatzekoa behobia gaztean partehartzea, 299 izen ematetik 246 gazte atera dira herreratik korrika, hiru edizioetan jendetsuena izanik.

Aurtengo edizioan irabazlea Carles Castillejo izan da, iazko garaipena errepikatuz, 1:00:18 denborarekin. Bigarren Jose Manuel Dias izan da 2m02ra eta hirugarren Pedro Nimo Galiziarra 2m13ra.

Emakumezkoetan irabazlea Aroa Merino izan da, 1:10:55 denborarekin. Bigarren Clara Simal 1m40sra eta hirugarren Raquel Gomez 2m05sra.

Lehen Gipuzkoarrak Claudia Behobide eta Eneko Agirrezabal izan dira.

Roller kategorian, irabazleak Sergio Uriarte eta Maite Ancin

Argazkiak: fotorunners.es

fotorunners.es-Carles

fotorunners_Aroa


PIE DE PÁGINA

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 314 859

Babesleak:

ADIDAS KAIKU FORUM SPORT IMQ

Ostatua:

NERION

Garatua:

ADIMEDIA