MENÚ AUXILLIAR DE LA PÁGINA

FORTUNA
Bannerra

Behobia / San Sebastián webgune ofiziala - 56 Edizioa

56 Behobia - San Sebastián 2019

BSS SAFE

BSS-SAFE

Behobia-Donostiak, Akting Engineering enpresarekin batera, App BSS SAFE webgunea sortu du erritmo “seguru” batean lasterketan parte hartzeko. 

BSS SAFEk sortu duen APP webgunearen helburua Behobia Donostian parte hartzen dutenen erritmo egokia markatzea da, hain zuzen, lasterketa eguneko eguraldi baldintzen araberako pautak ematea. 

Beroa, esaterako, errendimendurako kaltegarria izan daiteke eta, zer esanik ez, korrikalariaren osasunerako, bakoitzaren egoera fisikoa dena delakoa izanda ere. Jakina da, eta Behobia-Donostiako antolakuntza hortaz ohartu da, eguraldiaren hotz-beroa 15 gradutik gora dagoenean medikuen lana -artatzea- areagotu egiten dela. Horregatik, tresna bat (webgunea) sortzea deliberatu du antolakuntzak, korrikalari bakoitzak eman behar duen erritmoa adierazteko, historikoki eginiko markak kontutan hartuta. Egitasmo horren baitan sortu da BSS SAFE elkarlana.

BSS SAFE zerbitzuak kilometro bakoitzean egin beharreko denbora eskaintzen du, erabitzailearen marka objetiboarekin batera, eguraldia, haizearen eragina eta ibilbidearen gorabeherak kontutan hartuz.  Datu hauek lortu ahal izateko, 1979 ezkeroztik korrikalariek Behobia-Donostia lasterketan egin dituzten denborak aztertu dira eta datu hauek eguraldiari dagozkion datu ofizialekin gurutzatu (temperatura, hezetasuna, euria eta haizea)  Eguraldiak korrikalarien errendimenduan daukan eragina neurtu ahal izan da honenbestez, eta ondorioa hau da: korrikalariek lasterketa amaieran markatzen duten denbora, egun horretako eguraldia eta haizearekin baldintzaturik dagoela.

Tenperatura eta haizeak duten eragina aztertu ondoren, 5, 10, eta 15. Kmtan markaturiko denborak mugarri hartu eta baldintza ezberdineko bi lasterketa (Behobia/Donostia)  alderatu dira. Ondorioa aski garbia izan da; lasterketaren lehen zatian denborak antzekoak baldin badira, azken zatian, ordea, diferentziak oso nabarmenak dira. Gauzak horrela, agerian geratzen da korrikalariek eguraldien baldintzei muzin eginez, amaierako denborari dagokion erritmoan abiatzen direla, bero ala hotz, eguzki ala euri, naiz eta aipatutako eguraldiaren baldintzak eragin handia izan.

Lasterketarako eguraldi baldintzak egokiak izanik, erritmo bat marka daiteke, baina bestelakoa, aldiz, kontrako eguraldia izanez gero. Eta eguraldiari kaso egiten ez bazaio, arazoak sortzen dira lasterketaren amaierako partean.

BSS SAFE tresna honekin kilometroz kilometroko erritmo taula bat markatzen da, eguneko temperatura eta haizearen araberakoa. Erritmo horietan ibiliz gero, egin nahi den bukaerako marka kontutan hartuta,  segurutik joko du korrikalariak eta hartara, lasterketan gainesfortzuak egiteak dakartzan osasun-arazo eta arriskuak gutxitu egingo dira partehartzailearentzat. 


PIE DE PÁGINA

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 314 859

Babesleak:

ADIDAS EDP KAIKU FORUM SPORT IMQ

Ostatua:

NERION

Garatua:

ADIMEDIA