MENÚ AUXILLIAR DE LA PÁGINA
Garratntzitsua da Araudia irakurtzea lasterketako arauak eta ematen diren zerbitzuak ezagutzeko.
Irteera 9:35etan da.
Behobia-San Sebastian lasterketa atletismo froga bat da eta patinatzaileei bertan parte hartzen utzi digute baina kondizio zehatz batzuekin: ezin dugu oztopatu ez gurpildun aulkiei, eta ezta batez ere korrikalariei, eta arau garrantzitsuena hurrengoa da: EZIN DU patinatzaile batek lasterketa irekitzen duen motorraren ATZETIK egon. Honek dirudi patinatzaile “mantsoak” ezin dutela parte hartu (abiadura minimoa bukatzeko 16 km ordukoa da), egia esanda patinatzaie ia guztiek parte hartu dezakete.
Antzeko profila duten lasterketak, nazioarteko ekitaldiak, gogorragoak direnak… Zeintzuk ez duten balio: froga lauak eta motzagoak, ibilbide lauak...
Ez du ezta ere balio “bizitza guztia daramat patinatzen” “txikitatik patinatzen dut” “patinatzaile ona naiz”...
Ala ere zuk idatzi zuk egokienak direnak pentsatzen dituzun lasterketak, eta baliokoak ez direla pentsatzen badugu, antolakuntzatik zurekin jarriko gara kontaktuan.
Eta batez ere lehengo urtean B/SS lasterketan parte hartu bazenuen zehaztu izen ematean.
Suposatu dezagun ez duzula arazo gehiegirik patin batzuen gainean taldean igo eta jeisteko. Zer egin behar da hurrengo edizioan parte hartzeko? Zure maila fisiko eta teknikoa egokia dela jakinaraztea.
Adibidez, iada B/SS egin duen norbait ezagutzen baduzu galdetuiozu nola ikusten zaituen eta guri jakinaraztea.
Edo hurrengo ediziora itxaron dezakezu eta bitartean patinetan esperientzia hartzen joan.
Edozein duda baldin baduzute idatzi ladai, ez dugu inondik iñora iñor gogogabetu nahi.
Nahiz eta baten batek ez sinistu gu gara aurrenekoak filtro horiek jarri ez nahi ditugunak. Baino urtero hamar patinatzaile baino gehiago izan dira arauak ez dituztenak errespetatu eta korrikalarien artean ibili direnak, honek suposatzen duen arriskuarekin.
Ibilbidea ezin duzula jarraitu, ordu batzuetan itxita dago Behobiarako. Lasterketa bertan behera utzi behar duzula.Trena edo autobusa hartu beharko duzu erretiratze puntu batean Donostira iristeko.
Araudiaren arabera araua hori delako. Antolakuntzak denbora bat uzten du froga egiteko. Arauak direnak dira, izen ematea ordaintzean ez dizu arauak bertan behera uzteko aukera ematen.
Mozketa puntuetatik gertu tren geltokiak daude, eta lasterketako bolondresek trenerako tiketak dituzte lasterketa uzten duten pertsonentzako.
Lehenengo korrikalariaren aurretik doazen motorrak alde batetik eta antolakuntzako norbaitek esan ezean zuk zeuk ikusiko duzu mozketa puntuetara iristen zarenean. Mozketa puntuak araudian daude, justu iristea pentsatzen baduzu apuntatu itzazu. Baino duda asko baldin badituzu hobe hurrengo urtera itxarotea prestakuntza hobe batekin. Motorrak beste edozein puntutan gelditzen bazaituzte oinez joan beharko zara trena edo autobusa dagoen tokira.
Igarotze ordu limiteak patinatzaileen auraudian daude eta hurrengoak dira.
-km 05 09:55
-km 10 10:15
-km 15 10:35
-km 20 10:55
Ez, igarotze puntu limiteetan trena dago Donostiara iristeko.
Gaur egun aurretik jaso dezakezu dortsala denda deberdinetan (izen ematea egiteko orduan aukeratu dezakezu) edo Korrikalariaren Ferian lasterketaren aurreko ostiral edo larunbatean. Igandean EZ.
Trenean, bai Renfe (Zumarragatik) zein EuskoTren (Eibartik) zerbitzu bereziak dituzte B/SS-ko korrikalarientzat. Irun-eko geltokietan autobus lanzaderak daude irteerara iristeko.
Herri ugarietan ere autobus partikularrak antolatzen dira, baino askoetan ordutegiak korrikalariei zuzenduak daude.
Kotxean gerturatzea ez da batere komenigarria.
Patinatzaileen kontsigna zerbitzua korrikalarienaren aparte dijoa. Urtero bezela Seicar-eko furgoneta kontsigna izango dugu. ADI. Furgoneta 9.30etan aterako da Donostiaruntz.
Ez, B/SS-ak edalontziak jartzen ditu anoa postuetan, nahiz eta erosoa ez izan patinatzaileentzat. Ur botila bat mallot-ean eramatea gomendatzen dizugu.