MENÚ AUXILLIAR DE LA PÁGINA

FORTUNA
Bannerra

Behobia / San Sebastián webgune ofiziala - 55 Edizioa

55 Behobia - San Sebastián 2019

Behobia Gaztea

BSSGAZTEA

Behobia Gaztea orain arte BSS-a eta Behobia Txikiaren bitartez, leku propioa ez zuen adin tarte bati lekua egiteko sortzen da, honela 14 eta 18 urte bitarteko gazteak parte hartu ahal izango dute bere adinari hobeto dagokion distantzia batean baina lasterketa handiaren eszenatoki berean.

Behobia Gazte

Non eta Noiz

  • Data: 2018ko azaroak 11
  • Ordua: 9:45 h
  • Distantzia: 4,4 Km.
  • Ibilbidea: Herrerako biribilgunetik Boulevardera

Mailak

Sailkapenak honako mailetan banatuko dira. Denborak txip elektroniko bidez neurtuko dira:

  • Kadeteak: 2004 urtea
  • Jubenilak: 2002-2003 urteak
  • Juniorrak: 2000-2001

Izen emateak

Izen emateak 2018ko apirilaren 4ean, eguerdiko 12tan hasiko dira www.behobia-sansebastian.com gure webgunean

Dortsalen kamisetaren banaketa

Dortsalak eta kamisetak hurrengo tokietan jaso ahal izango dira:

- BSS denda lagunetan urriaren 25tik aurrera (zerrenda aurrerago argitaratuko dugu).

- Lasterketaren Azokan ostirala 9, 12:30etatik – 21:00tara eta larunbata 10, 9:00tatik – 20:00tara.

Jasotzeko momentuan email bidez jasotako izen emate ziurtagiria aurkeztea gomendatzen da.

Garraioa irteerara

Euskotren eta Renfeko zerbitzu berezia erabili ahal izango da Herrerako geltokietara. Ez da baimenduko ibilgailu partikularrik irteeran.

Kontsigna

Irteeran kontsigna zerbitzua jarriko da parte hartzaileen motxilak helmugara eramateko. Zerbitzua 9:15tan bukatuko da. Helmugako Kontsignan (Gipuzkoa Plaza) jaso ahal izango dira.

Sari banaketa

Maila bakoitzeko eta sexu bakoitzeko lehen hirurak Boulervad-eko podiumera igoko dira. Parte hartzaile guztiek jasoko dute domina bat oroigarri modura helmugan.

Helmugako Hornidura Postua eta Zerbitzuak

Parte hartzaileek helmugako hornidura postuan edaria eta janaria eskuratuko dute eta gainontzeko zerbitzuez goza dezakete.


PIE DE PÁGINA

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 314 859 - F. 943 217 177 - info@behobia-sansebastian.com

Babesleak:

ADIDAS EDP BMW LURAUTO FORUM SPORT IMQ

Ostatua:

NERION

Garatua:

ADIMEDIA