MENÚ AUXILLIAR DE LA PÁGINA

FORTUNA
Bannerra

Behobia / San Sebastián webgune ofiziala - 56 Edizioa

56 Behobia - San Sebastián 2021

IBILBIDEAREN ALDAKETA. ANTOLAKUNTZAREN AZALPENAK.

Behobia-Donostiaren antolatzaile den Fortuna Kirol Elkarteak lasterketaren 1979tik aurrera (35 edizio) ohiko ibilbidea izan dena aldatzea erabaki du aurtengoan eta lasterketaren hasieratan, 1919 eta 1963 bitartean (14 edizio) izan zenera bueltatuz. Azken hau ezin izan zen berreskuratu bere garaian N-1 errepidetik zihoalako eta orduan trafiko handia zuelako eta ez zuen beste aukerarik.

Aldaketa honek oraingo ibilbidea Gaintxurizketako igoeraren hasieratik aldatzea dakar, ezker aldetik igoko baita gero Errenteria herri barrura sartzeko, Kaputxinoseko aldapatik pasa Pasai Antxo eta Buenavistatik pasatu eta Mirakruzeko aldapa erdian ohiko ibilbidearekin bat egiteko. Beraz ez da igaroko Lezoko errepide gora beheretsutik eta Pasaiako Portutik.

Irteeran ere aldaketak egingo dira, ibilbide berria luzeagoa denez irteera puntua 700 metro aurreratuko da 20 kilometro zehatzeko ibilbidea egiteko. Gaur egungoak 19.870 ditu. Ibilbidea ez da hain gora beheretsua, baina aldiz goranzko desnibela handiagoa da, oraingo 164 metrotatik 192 metrotara pasatzen delarik.

Hala ere antolakuntzatik argitu nahi da etorkizunari begira ez dela behin betiko erabakia eta “proba pilotu” bezala hartzen dela, lasterketaren ondoren ateratzen diren ondorio eta iritzien bidez hartuko dela 2015ko lasterketarako erabakia. Ikusi hemen ibilbidea.

Aldaketaren arrazoiak

 50 edizio berezi hau aukeratu da aldaketa egiteko, baina arrazoiak ez du zerikusirik ospakizunarekin, lasterketa igarotzen den herri batzuen segurtasuna  hobetzeko argudioarekin egiten da, Lezo, Pasai Donibane eta San Pedro, Trintxerpe eta Bidebietako auzoak lasterketa eta itsasoaren artean geratzen dira ordu batzuetan eta irteera eta aukera gutxirekin, horrek herritarrei mugikortasun arazoak sortzeaz gain, batez ere arrisku bat suposatzen du herritar eta lasterketarentzat larrialdi kasuetan herri horietatik sartu irtenak lasterkarien zehar direlako.

Ordezko ibilbide aukera honen azterketa asko egin dira antolakuntza, segurtasun ordezkariek eta baita Behobia urtero korrika egin eta esperientzia internazional askodun korrikalarien aldetik ere, ondorioak oso garbiak izan direlarik egiteko eragozpen larririk ez delako aurkitu inongo kasutan. Honek Fortuna kirol elkartea aurrera egiteko erabakia indartu du aurtengoan aldaketa aurkezteko. Gainera, antolakuntzatik, onura aipagarriak aurreikusten dira lasterketa eta parte hartzaileentzat. Hala nola:

  • Irteeran leku gehiago lortzen da eta errepide erdiko edo medianak saihesten dira. Irteera zuzengune handi batean dago eta beraz ordenatuago eta politagoa.
  • Irteerak duen lekuak hurrengo urtetan 20 kilometro zehatzetako ibilbidea mantentzea ahalbidetzen du.
  • Herri barrutik kilometro gehiago izanik ikusle gehiago izango dezake eta korrikalarien medikuntza arretak errazago eta azkarrago egingo dira. Seguruagoa da ere herri barruetan ibilgailuak abiadura txikiagoan doazelako.
  • Ibilbide hau eskualdean dauden bi tren operadoreen ondoan doa eta parte hartzaile zen ikusleek zerbitzu gehiago izango dute.

PIE DE PÁGINA

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 314 859

Babesleak:

ADIDAS KAIKU FORUM SPORT IMQ

Ostatua:

NERION

Garatua:

ADIMEDIA