MENÚ AUXILLIAR DE LA PÁGINA

FORTUNA
  • Luanvi

Behobia / San Sebastián webgune ofiziala - 58 Edizioa

58 Behobia - San Sebastián 2023

Egutegia eta izen emate motak

Egutegia 2023

Laster egutegia eguneratuko dugu 2023ko edizioko izen-emate datekin.

Izen emateetara joan

Izen emate guztiak internet bidez egingo dira, 16 urtetik gorako korrikalari guztiek parte hartu dezaketelarik.

Izen emate motak hurrengoak dira:

MARTXOAren 29tik
MAIATZAren 3tik

 

“Ohiko 3/5" korrikalariak eta patinatzaileak


NOR

HASIERA

ITXIERA

DORTSAL
KOPURUA

NOLA
2017 eta 2022 urte artean gutxienez 3 izen emate Martxoaren 29a
eguerdiko 12etan
Apirilaren 25era Korrikalariak
17.424
 gutxi gora behera

Patinatzaileak
120 gutxi gora behera
Izen ematea amaitua pausu bakarrean

LEKU ZIURTATUA EPE BARNEAN (Martxoaren 29tik apirilaren 25era)

PATINATZAILEAK: Beharrezkoa da lasterketa mota hauetan esperientzia izatea (konprobatu egingo da).

Azken 6 urtetan B/SS lasterketan gutxienez 3 izen-emate (2017, 2018, 2019, 2020-BSS Birtuala-, 2021 eta 2022 urteetako behin betiko izen emateak kontutan izanda) baldin badituzu zure lekua ziurtatzeko aukera emanten dizugu, martxoaren 29tik apirilaren 25era, izen emate orokorra ireki aurretik.

GARRANTZIZKOA

EZ DA BEHARREZKOA LEHEN MOMENTUAN IZENA EMATEA, lekua ZIURTATUA BAIT DUZU 28 EGUNETAN zehar, martxoaren 29tik apirilaren 25era.

 

Izen emate orokorra


NOR

HASIERA

ITXIERA

DORTSAL
KOPURUA

NOLA
Edonor Maiatzaren 3a eguerdiko 12etan Dortsal kopurua agortzean 9.126 gutxi gora behera Izen ematea amaitua pausu bakarrean

 

Nahi duen guztiak, izena eman dezake maiatzaren 3tik aurrera (eguerdiko 12etatik aurrera).

GARRANTZIZKOA

Izen ematea EZ da behin behinekoa izango ordainketa aukeratutako moduan egin arte.

 

Dortsal solidarioak


NOR

HASIERA

ITXIERA

DORTSAL
KOPURUA

NOLA
Edonor Martxoaren 29a
eguerdiko 12etan
Dortsal kopurua agortzean 3.000 Izen ematea amaitua pausu bakarrean

Nahi duen guztiak, ohiko korrikalaria zein beste edonor, aukera hauen bitartez egin ahalko du izen-ematea martxoaren 29tik aurrera aukera ezberdin hauen dortsal kopurua agortu arte.

 

Dortsal solidarioak

Behobia-San Sebastián Dortsal Solidarioaren bitartez izena emateko aukera ematen du. Esperientzia honek arrakasta handia izan du munduko lasterketarik onenetariko batzutan. Horri esker, zure aukerako interes sozialeko proiektuei laguntzeko beta izango duzu gutxienez 7 euroko donazio batekin. Bere aldetik antolakuntzak proiektu sozialetarako euro bat emango du saldu den dortsal solidario bakoitzeko.

Fundación Etiopía Utopía

"Etiopia Utopia Fundazioa" Dortsal Solidarioa

Angel Olaran-ek hasitako proiektuari jarraipena eman nahi dion irabazirik-asmorik gabeko elkarte bat da. Wukro-ko (Etiopia) herrialdean oinarrizko behar zein osasun, heziketa, elikatze, kirol eta beste asko aktibitateak zabalduz.. Gutxienezko aportazioa 7 €-koa izango da (Dortsalari gehitu beharrekoa).

Fundación Dravet

"Dravet Fundazioa" Dortsal Solidarioa

Dravet sindromea jaiotza ta ondorengo lehenengo urtean ematen den epilepsia bat da pertsonaren higadura neurologikoa izanez ondorioz. Sendakuntza ez duen gaixotasun bat da tratamenduei uko eginez. Dravet síndrome fundazioak sendakuntza bilatzen ari da ikerketa desberdinak eginez. Gutxienezko aportazioa 7 €-koa izango da (Dortsalari gehitu beharrekoa).

promocion-vicenteferrer

"Vicente Ferrer Fundazioa" Dortsal Solidarioa

Vicente Ferrer Fundazioa GGKE (Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakunde) bat da. Fundazioak Indiako txiro eta oso beharrizan handiak dituen gune baten eraldaketa prozesuarekin konpromisoa du. Munduko behartsu eta bazterkeriarik handiena pairatzen duten komunitateekin lan egiten du: dálits edo ukiezinak, talde tribalak eta backward castes edo enda gutxietsiekin. Gutxienezko aportazioa 7 €-koa izango da (Dortsalari gehitu beharrekoa).

promocion-maga

"Maga Fundazioa" Dortsal Solidarioa

Maga Fundazioa garapen bidean dauden herrialdeetako haurrei laguntza eta babesa emateko proiektuak sustatu nahi dituen ekimena da.

Gure jardute eremu nagusia herrialde horietako haurren hezkuntza da. Haiek dira ahulenak, eta haiek dute bazterkeria jasateko arrisku handien. Arazo horiek areagotu egiten dira gaixotasunen bat badute edo/eta pobrezian bizi badira. Gutxienezko aportazioa 7 €-koa izango da (Dortsalari gehitu beharrekoa).

amigosolidarios

"AmigoSolidarios" Dortsal Solidarioa

Talde independentea da, jende asko jatorri-aniztasun handiarekin, adinarekin, bizibidearekin , etab. bateratzen duen inongo afiliazio erlijioso, politiko edo gobernukorik gabekoa. Guztiak asmo berarekin: laguntzea. Gutxienezko aportazioa 7 €-koa izango da (Dortsalari gehitu beharrekoa).

atece

"Atece - Gipuzkoako hartutako burmuineko gaitzaren elkartea" Dortsal Solidarioa

ATECE-GIPUZKOA (Gipuzkoako Hartutako Burmuineko gaitzaren Elkartea) irabazirik nahi ez duen gobernuz kanpoko elkartea da. Burmuineko traumatismo bat, hodi-sistemaren gaitzaren bat, tumore edo birus gaixotasunen ondorioz oxigeno falta duten pertsonen eta hauen senitartekoen bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin lan egiten du Atecek. 1994.urtetik talde honen alde lanean dihardu eta Onura Publikoko entitate bezala aitortua dago. Gutxienezko aportazioa 7 €-koa izango da (Dortsalari gehitu beharrekoa).

ARNASA

"Arnasa-Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkartea" Dortsal Solidarioa

ARNASA, Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkartea, Fibrosi Kistikoa (FK) duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko lan egiten duen elkartea da. Gutxienezko aportazioa 7 €-koa izango da (Dortsalari gehitu beharrekoa).

ACNUR

"Acnur - Espainiako Batzordea" Dortsal Solidarioa

ACNURen Espainiako Batzordea 1993an sortutako onura publikoko gobernuz kanpoko erakundea da, eta, egun, 260.000 bazkide eta emaile ditu; harro diogu hau, izan ere, haien ekarpenik gabe ACNURek ezingo luke gauzatu egiten duen lanaren zati handi bat. Batzordeak funtsak biltzen ditu egoera ahulenean dauden iheslari eta desplazatuen premiak asetzeko, eta, haien bitartez, ACNURen laguntza humanitarioko programak babesten ditu: nutrizioa, arreta medikoa, edateko ura eta saneamendua, hezkuntza, aterpea eta oinarrizko azpiegiturak, legezko laguntza eta nazioarteko babesa. Gutxienezko aportazioa 7 €-koa izango da (Dortsalari gehitu beharrekoa).

Cruz Roja

"Gurutze Gorria" Dortsal Solidarioa

Gurutze Gorriak gizartean sustraitutako organizazio gizatiarra eta ekintza boluntarioa duen elkartea den neurrian,  zaurgarri diren pertsonetatik geroz eta hurbilago egotea du helburu nagusia. Hauei erantzun integralak ematen zaizkie, garapenezko ekintzen bitartez. Burutzen dugun jarduera nabarietako bat “Gurekin Blai” da. Bertan, Gurutze Gorriko boluntarioak, mugikortasun arazoak dituzten pertsonei hondartzara hurbildu eta bainu egokitua errazten diete. Pertsonak berain etxe edo eta erakundeetatik (elkarte, egoitza…) jasotzen dituzte garraio egokituaren bidez. Guzti honekin dauden muga fisikoak gainditzen laguntzen diegu, isolamendu sozialaren prebentzioa eta guztien parte-hartze soziala sustatuz.

Asociación Gipuzkoana de Epilepsia

"ADELA EH Elkartea" Dortsal Solidarioa

ADELA EH ELKARTEA, Irabazi-asmorik Gabeko Erakundea da eta Onura Publikokoa dela aitortu zen 2003an. 1994tik lanean dabil gaixotasuna zer den jakitera ematen eta gaixoari eta bere senideei babesa eta bizi kalitate hoberena eskaintzen. Alboko Esklerosi Amiotrofikoa (AEA) ez zen oso ezaguna izan, 2014ko udan, "Izotz ontziaren erronkak" agerira ekarri zuen arte. Halere, Intzidentzia handienen arteko hirugarren gaixotasuna da, dementzia eta Parkinsonen atzetik. Espainiako Neurologia Elkartearen (SEN delakoaren) arabera, Estatu mailan, 4000 pertsona dute, aldi berean, gaixotasun hau. Urtero, 1000 kasu berri diagnostikatu egiten dira, antzeko kopurua hiltzen den bitartean. Trafiko istripuaz, 2019an, 1098 pertsona hil ziren.

 

Pakete turistikoak


NOR

HASIERA

ITXIERA

DORTSAL
KOPURUA

NOLA
Edonor Martxoaren 29a
eguerdiko 12etan
Dortsal kopurua agortzean 450 Izen ematea amaitua pausu bakarrean

 

Pakete turistikoak - Urtaro Bidaiak

Urtaro Bidaiak

Behobia-San Sebastián lasterketako bidai agentzi ofizialak, URTARO BIDAIAK, hirian eta bere ingurunean ostatu eskaintzarik onenak aurkezten ditu. Erreserba egiterakoan dortsala ziurtatzen da, lasterketa egunean logela 15:00tan uzteko aukera ematen da ostatu gehienetan.

Gainera lasterketa egunean irteerara garraioa eskeiniko da, hiriguneko leku desberdinetatik: 12 euro.

ABANTAILA OHIKO 3/5 KORRIKALARIEK, PREZIO MURRIZTUA 45 euro azken 6 urteetan gutxienez 3 edizioetan izena eman dutenentzat. (2017, 2018, 2019, 2020 - BSS Birtuala -, 2021 eta 2022). Ohiko korrikalarien epe barruan soilik

Bidai agentziaren bidez izen ematea egiteko modua:

1 Izen ematea www.behobia-sansebastian.com orrialdean egin “Pakete Turistiko” opzioa aukeratuz.

2Aukeratu ostatu bat zerrendatik eta bidali email bat Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera eta hurrengo datuak bidali:

  • Korrikalarien izen guztiak eta inskripzio zenbakia (ej. BSS23- 00001).
  • Kontaktu telefono bat, NAN zenbakia eta helbidea.
  • Aukeratutako ostatua (hiru aukera jarri, gustokoena lehena izanik, ostatu batzuk lehenengoak dira saltzen).
  • Gela mota (bi pertsonentzako, hirukoitza…).
  • Datak (noiz iritsi eta noiz aterako zaren ostatutik).
  • Autobusa irteerara behar duzun edo ez.

3Behin zure eskaera jasota, posta elektroniko bat bidaliko dizugu dortsalaren eta hotelaren erreserba konfirmatuz, eta transferentzia egin beharko duzun kontu korrontearen zenbakia. (aldaketa eta anulazioaren kondizioak ere bidaliko dizkizugu).

GARRANTZIZKOA

Izen ematea Pakete Turistikoa aukeratuz egiten baduzu, 20 egun baino lehen ez bada egiten erreserba, dortsalaren eskaera automatikoki kantzelatu egingo da.

Informazioa eskatzeko e-mail orokorra Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu da.

 

Patinatzaileen izen ematea


NOR

HASIERA

ITXIERA

DORTSAL
KOPURUA

NOLA
Patinatzaileak Maiatzaren 3a
eguerdiko 12etan
Dortsal Kopurua agortzean
(gehienez irailak 20arte)
300 zen ematea amaitua pausu bakarrean

Beharrezkoa da lasterketa mota hauetan esperientzia izatea (konprobatu egingo da).

 

Desgaitasuna duten pertsonak


NOR

HASIERA

ITXIERA

DORTSAL
KOPURUA

NOLA
Ezinduak Irailaren 14a eguerdiko 12etan Urriaren 30 arte 100 Izen ematea amaitua pausu bakarrean

 

Fortuna Kirol Elkarteko bazkideen izen ematea


NOR

HASIERA

ITXIERA

DORTSAL
KOPURUA

NOLA
Fortuna K.E-ko bazkideak Martxoaren 29a eguerdiko 12etan Apirilaren 25 arte Fortuna K.E ko kideak Izen ematea amaitua pausu bakarrean

Fortuna Kirol Elkarteko bazkideek deskontua izateko izen ematea martxoaren 29tik apirilaren 25ra egin beharko dute.

Epe honetatik kanpo ez dira izen emateak onartuko.

IMPORTANTE

Fortuna Kirol Elkarteko Bazkideen deskontua lortzeko posta elektronikoz bidaliko dizugun PERTSONALIZATUTAKO ESTEKAren bidez egin beharko duzu izen ematea.

  

Itxaron zerrenda

Behin izen emate orokorrak agortzen direnean itxaron zerrenda irekiko da leku libre bat gelditzearen zain daudenentzat.

 

Izen ematearen izen aldaketa

Edozein arrazoi dela eta ezin baduzu lasterketan parte hartu, irailaren 13tik aurrera eta lasterketa bezpera arte zure dortsala beste pertsona bati pasa diezaiokezu. Izen ematearen Izen aldaketa izen ematea egin duen pertsonak egin behar du (erosleak).

Irailaren 20tik aurrera ezin izango da korrikalariaren poltxan aldaketarik egin (dortsal kolorea, kamixeta taila eta jasotze lekua) hau prestatzen hasten bait gara.

 

Lesioa edo ezin parte hartzea

Lesio bat dela eta edo beste arrazoi bategatik ezin baduzu parte hartu aurtengo lasterketan, 2024ko lasterketarako gorde dezakezu zure izen ematea. Izen ematea bertan behera utzi nahi baduzu, 6 euroko erretentzio batekin egin ahal izango duzu. Dena den, bai anulazioa zein erreserba irailaren 20a baino lehenegin behar dira, Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu –era email bat bidaliz.

Azken orduko lesio bat baldin baduzu (irailaren 20a ondoren), baja mediku ziurtagiri batetik bakarrik onartuko dira eta urriaren 30a baino lehen bidali beharko da. Urriaren 30a izango da azken eguna lesiogatik baja eskatzeko.


PIE DE PÁGINA

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 314 859

Babesleak:

Luanvi TotalEnergies Rural Kutxa
Kaiku Forum Sport Campos Quironsalud Policl�nica Gipuzkoa

Garatua:

ADIMEDIA