MENÚ AUXILLIAR DE LA PÁGINA

FORTUNA
  • Luanvi

Behobia / San Sebastián webgune ofiziala - 58 Edizioa

58 Behobia - San Sebastián 2023

Aurkezpena

Behobia-Donostia lasterketa bat baino gehiago da. Behobia-Donostia batez ere sentimendu bat da. 100 urtetik gora zu bezalako milaka lasterkariren ilusio, sentsazio eta esfortzuek sortutako sentimendua eta, beste gutxik bezala, kirola ulertzen, gozatzen eta maitatzen duen herri baten harrerak eta jarrerak sortutako sentimendua.

Lasterkariak helmugara iristen Zurriola pasealekutik

Ziurrenik Behobian beste lasterketa batzutan ezagutu gabeko emozioak bizi ahal izango dituzu. Goizean, mugarantz, korrikalariz gainezka dauden trenetik hasi, eta Donostiako Boulevardera, irudikatzen zaila den ikusleen bi hormen artean helmugaratzean bizi ahal izango dituzu.

Atzean geratuko dira Behobiako, irungo auzo txiki eta berezi honetan bizitako irteera estu eta mugikorra, beroketako minutu luze eta animotsuak, gauzak erraztu dizuten zerbitzuekin, gurpildun aulkien irteera hunkigarria, jendez gainezka dauden Irungo kaleak, Tour-eko piriniotako etapa dirudien Gaintxurizketako igoera. BSS 50. edizioan, 2014an, lasterketak bere hasieran izan zuen ibilbidea berreskuratu du, N-1 errepidean zehar, segurtasuna eta zerbitzuak hobetzeko asmoz, eta aldaketa horrek izandako emaitza eta harrera onak jarraipena emango dio. Errenteria eta Antxo erditik igarotzeak are eta bereziagoa egin du lasterketa, hemendik aurrera animo oihuak eta txaloak etengabeak izango baitira; zirrara berezia sentituko duzu Mirakruz Gaina pasatzean eta Gros auzorantz jaisten zoazela Zurriola pasealekura heldu eta helmugaratzean; ahaztu ezin izango duzun helmuga zirraragarri eta ikusgarria Gipuzkoako hiriburuko erdi erdian.

Orduan ulertuko duzu zergatik den Behobia hain lasterketa berezia eta zergatik zareten urtero urtero gehiago eta hobeak, eta hobeto ulertuko duzu baita ere lasterketa hobeago bat egitearen gure zergatia eta grina.

Fortuna K.E.

Lasterketaren istoriari buruz gehiago jakin nahi dut.



PIE DE PÁGINA

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 314 859

Babesleak:

Luanvi TotalEnergies Rural Kutxa
Kaiku Forum Sport Campos Quironsalud Policl�nica Gipuzkoa

Garatua:

ADIMEDIA