MENÚ AUXILLIAR DE LA PÁGINA

FORTUNA
  • Luanvi

Behobia / San Sebastián webgune ofiziala - 58 Edizioa

58 Behobia - San Sebastián 2023
EGUN
ORDU
MIN.
SEC.
BannerraBannerra

Azken berriak Berriak

B/SS 2015 INKESTAKO EMAITZAK

BSS 2015–eko inkestek jasotako emaitzetan oinarrituta oso era positiboan baloratzen da jasotako erantzun zabala. Parte hartutako korrikalariei bidalitako 26.879 inkestetatik (baliozko emailak), 6.650 erantzun jaso dira, ia %25-a, oso erantzun altua eta orain arte bidalitako inkestetatik altuena.

Orokorrean lasterketak balorazio on bat jaso du, “Edari puntuak” eta “Prezioa” %50 baino gutxiagoko balorazioa jaso duten galdera bakarrak izan dira.

Baloraziorik onena jaso duten atalak “Bidegurutzeen zaintza” eta “Boluntarioak” izan dira, Oso Ondo eta Ondo-ren batura %90-a baino altuagoa izan delarik.

“APP”, “Sare Sozialak”, “Kontsigna Zerbitzuak”, “Feria” eta “Garraioak” ataletan egoera berdina ematen da, Oso Ondo eta Ondo-ren batura %55 eta %60 artean dago, baina Ez daki/Erantzunik ez %25-aren gainetik dago. Emaitza hau, zerbitzu hauek parte-hartzaile guztiek ez erabiltzearen ondorio da. Guzti hori kontutan izanda, zerbitzu hauek ezagutzen dituzten eta erabiltzaileen dituztenen artean ondo baloratuta daudela esan genezake, erabiltzaileen ia %75etik, %60-ak ondo baloratzen ditu eta.

“Edari puntuak” eta “Prezioa” atalak, edizio honetako balorazio txarrena jaso dutenak dira, Oso Ondo eta Ondo-ren batura %45-%50- artean egonda. Izen ematearen prezio igoera, bigarren edari puntuan edalontzi falta eta ur botilengatik lehentasuna, atal hauetan erabakigarriak izan dira ziurrenik.

Bestalde, jasotako erantzunetatik beste ondorio interesgarri batzuk atera daitezke. Aurtengo parte-hartzaileetatik, lasterketa aurretik, %87,1-ak azken 2 urteetan Behobia edo distantzia gehiagoko lasterketaren batean parte hartu zuen. Ondorioz, inkestako emaitzak kontutan izanik, lasterketan atera ziren 28.262 parte-hartzaileetatik 24.616 korrikalarik Behobia edo distantzia gehiagoko lasterketaren batean esperientzia izango lukete.

Kirol ohiturei dagokionez, azken edizioko parte-hartzaileen gehiengoak, erresistentzia kirola praktikatzen du urtean zehar, %7,5 bakarrik izanda egiten ez duena.

Iraupen Luzeko lasterketetan parte hartzeko Gaitasun Froga Medikuak egiten diren galderei erantzunez, parte-hartzaileetatik ia erdiak egin du azkeneko 2 urteetan.

Erantzun guzti hauek kontutan izanda, parte hartzen duen jendea, jende kirolaria, gutxieneko prestakuntza  bat duena eta aktiboa dela ondorioztatu daiteke.

Deskargatu PDF-a emaitzekin.


PIE DE PÁGINA

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 314 859

Babesleak:

Luanvi TotalEnergies Rural Kutxa
Kaiku Forum Sport Campos Quironsalud Policlnica Gipuzkoa

Garatua:

ADIMEDIA