MENÚ AUXILLIAR DE LA PÁGINA
Behobiaren Mendeurrenari buruzko dokumentala gure youtubeko kanalan ikusgai.
Rural Kutxak hitzarmena berritu du Fortuna Kirol Elkartearekin eta, hortaz, 18 edizio daramatza Behobia-Donostia lasterketari laguntzen. Horrela, Rural Kutxak hurbiltasun eta kirolaren balioak sustatzen jarraitzen du. Gainera, berritasun gisa, aurten dortsala DOAN emango die lagunak bezero izatera gonbidatzen duten Rural Kutxako bezeroei zein bezero berriei.
Sustapen honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Rural Kutxako edozein bulegotara jo dezakezu. 250 bulego baino gehiago daude Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan eta Errioxan barna. Informazio guztia hemen:
https://www.
Beste berritasun gisa, Rural Kutxak Eskumuturreko Solidarioa ekimena sustatu du aurten B/SSekin. Juan Carlos Unzué izango da haren sustatzailea. Hartara, dohaintza egitera gonbidatzen zaituztegu AEAren aurka borrokatzeko, Euskal Herriko Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren Elkarteen Federaziora bideratuko baita bildutako guztia. Izen-ematearen azken urratsean emango zaizu aukera hori.
Dortsalarekin batera eskumuturreko solidarioa jasoko duzu, Behobia – Donostia lasterketan erakuts dezazun. Edizio honetan, denok eskumuturrekoa goian duzuela helmugara iristea nahiko genuke. Leku guztietatik ikus dadin AEAren aurka egin duzuen ekarpena. Lasterketa hau denok batera irabazi behar dugu.
Donostia, 2022ko martxoaren 28a.- Fortuna Kirol Elkartea , Behobia – Donostia lasterketaren antolatzailea, eta TotalEnergies Elektrizitate eta Gas enpresak akordio batera iritsi dira, eta, horren bidez, konpainia lasterketaren babesle nagusietako bat izango da datozen 3 urteetan.
Behobia - Donostiak apirilaren 5ean irekiko du lehenengo izen-emate fasea eta bertan izena eman ahal izango dute azken 5 edizioetatik 3 korritu dituztenek. Dortsal solidario bat edo pakete turistiko batekini izena eman nahi duten korrikalariek ere aukera izango dute.
Bestalde, izen-emate orokorra maiatzaren 3an irekiko da. Datorren azaroaren 13an egingo den edizio honetatik aurrera, parte-hartzea 30.000 parte-hartzaileetara mugatuko da.
Gehiago irakurri...Donostia, 2022ko martxoaren 9a.- Fortuna Kirol Elkarteak eta Luanvik, valentziako marka eta Behobia-Donostia lasterketa datozen denboraldietarako lotzen dituen akordioa sinatu dute. Akordioa 2022ko martxoaren 9an jarriko da indarrean. Akordioaren iragarkiarekin batera lasterketari eta kirol-jantzi markari ikusgarritasuna emango dioten hainbat ekintza hasiko dira.
Luanvi izango da, beraz, Behobia-Donostia lasterketan parte hartuko duten milaka korrikalariak jantziko dituen empresa, baita antolatzaile eta boluntario guztiak ere. Akordio honek Behobia – Donostia lasterketaren proiektua indartzen du hurbileko empresa eta produktuen aldeko apustan.
Gehiago irakurri...